Inicio de sesión

PostHeaderIcon Arrasatear bat saritu dute III. Zientzia eta Teknologiaren Kongresuan.

Zientzia eta teknologiaren kongresu baten Jon Ajuria arrasatearra saritu dute. Hain zuzen, hitzaldi onenaren saria eman diote.

Jon Ajuria, eskumatik bigarrena, saria jasotzen. | Ikusi handiago | Argazki originala

Materialen Zientzia eta Teknologia III. Kongresuan saritu dute Ajuria. Markina-Xemeinen izan zen ekintza hori uztailaren 5ean eta 6an, Leartikerren eskutik. Bi egun horietan, Euskal Herriko ikertzaile garrantzitsuenetariko batzuek materialen zientzian eta teknologian izan diren aurrerapen berrienen gainean hitz egin zuten. Euskaraz gai horren inguruan egiten den kongresu garrantzitsuena da.

Jon Ajuriaren hitzaldiak Birziklaturiko Oliba Hezur Kiskaliz Fabrikaturiko Superkondentsadore Hibridoak zuen izena, eta CIC Energigunek egindako lana azaltzen zuen.

Jon Ajuria 2003an lizentziatu zen EHUn Kimika ikasketetan. Ikasketetako azken urtea Norvegiako Bergen hiriko Unibertsitatean egin zuen, eta hantxe idatzi zuen tesia. Euskal Herrira bueltan, IK-4 Cidetec-en lanean hasi zen, eta hidrogenozko erregai-pilen inguruko ikerkuntza eroan zuen aurrera hiru urtez.

2007an, IK4-Ikerlanera joan zen lanera, eta doktore-tesia bukatu zuen 2012an, EHUn. Alemanian, Siemens-eko Oliver Hayden doktorearekin praktikaldia egin zuen lau hilabetez. Gerora, IK4-Ikerlanen aritu da eta Europako hainbat proiektutan parte hartu du. Gaur egun, CIC Energigunen dihardu.

Iturria:goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg