Inicio de sesión

PostHeaderIcon Arrakastaz aurkeztu da Tecnun-ek eta Fagor Automationek egindako jarleku bakarreko elektrikoa

Donostiako Ingeniaritza Goi Eskolako (Tecnun) ikasleek jarleku bakarreko automobil elektrikoa aurkeztu zuten Montmelon, eta Fagor Automationen elkarlana izan dute.

 

Joan den hilabetean izan zen Formula Student unibertsitate-lehiaketa Montmelon, eta "guztiz elektrikoa den auto bat aurkezten duen lehen talde espainiarra izan da", esaten du Fagor Automationek. Mondragon taldeko kooperatibak proiektu horri laguntzeko bi motor eta lau erreguladore utzi ditu.

Ikasleek diseinatu eta egindako automobila

Aurten, Montmeloko topaketan 450 ikasle elkartu ziren 22 multzotan taldekatuta eta 7 herrialdekoak: Espainia (talde horretan zeuden Tecnun-eko ikasleak), Alemania, Italia, Errumania, Portugal, Suitza eta Txekiar Errepublika.

Arduradunek esan dute parte-hartzea "arrakastatsua" izan dela.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg