Inicio de sesión

PostHeaderIcon Arizmendiko 3 taldek First Lego Leaguen parte hartuko dute

DBH eta Batxilergoko gazteek robot bat eta proiektu bi sortu dituzte. Aurkeztu egingo dituzte Zamudioko parke teknologikoan, zapatuan, Euskadi mailan.

595.Arizm.Lego.Euskadira.12 (id: 8655271)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko azaroak 29, osteguna

 

Arizmendi Ikastola hirugarren urtez jarraian parte hartzen dabil First Lego League lehiaketan.

 

Txapelketa honetan ikasleek proiektu bat sortu behar dute, lego piezak erabiliz.
Arizmendik parte hartu zuen lehen urtean, gauzak ondo joan zitzaizkion: Ikastolako taldea Estatu mailako txapelketara sailkatu zen.

 

Gainera, iaz beste talde batek Ilusioaren Saria jaso zuen. Hau izan zen neskez osatutako lehenbiziko taldea Euskadiko kanporaketan.

 

Esperientzia positibo horrek bultzatuta, ondorengo urteetan ere parte hartu dugu”, azaldu digu Mikel Egigurenek (teknologiako irakasle eta txapelketako arduradunetako bat Arizmendin).

 

500.Arizm.Lego.Euskadira.12 (id: 8683478)

 

Ikasleek txapelketari irailean ekiten zioten, irakasleek lagunduta , Innobasque agentziak antolaturik. Arizmendi Ikastolan teknologia ikasgaia duten gazte ugari parte hartu dute, taldeka proiektuak garatuz.

 

Ikastolako 8 taldek barne-txapelketa bat egin zuten, hain justu, Euskadiko zein talde joan diren erabakitzeko. Arizmendiko 3 taldek parte hartuko dute Euskadi mailan:

  • Arizmendiko Neskak (Batxilergokoak)
  • Arizmendi MUGEP (DBH-ko 4. mailakoak)
  • Arizmendi Ikerlan (DBH-ko 4. mailakoak)

Ikasleek soinean daramatzaten kamisetek erakutsi egiten dituzte Ikastolaren, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren eta Ikerlanen logotipoak.

 

Izan ere, azken bi kooperatiba horiek laguntza eman baitiete ikasleei, proiektuak garatzerakoan. Baina horretan ere Arizmendiko 5 irakasle laguntzen ari dira:

  • Mikel Egiguren
  • Itxaso Arenaza
  • Beñat Irazabal
  • Enaitz Alustiza
  • Iñaki Agirrebengoa

Bostak teknologiako irakasleak dira, Gaztelupen (lehen San Viator zena) edota Almenen. Txapelketak lau maila edo kanporaketa ditu:

  • Euskal Autonomia Erkidego mailakoa
  • Estatu mailakoa
  • Europa mailakoa
  • Mundu mailakoa

Euskal Autonomia Erkidegoko kanporaketa Zamudioko parke teknologikoan ospatuko da, larunbat honetan, Euskaltelek duen eraikinean.

 

Jardunaldia goizeko 8:00etan hasiko da eta bertan 33 taldek parte hartuko dute. Hiru froga izango dituzte Zamudioko parke teknologikoan:

  • Roboten froga (robotak eginbehar batzuk burutu beharko ditu)
  • Proiektu zientifikoa (pertsona nagusiei begirako proiektu bat)
  • Proiektu teknikoa (proiektua egiteko emandako pausoak)

Eguerdiko 15:00ak inguruan bukatuko da Zamudioko saioa. “Egun bizia izan ohi da” gogoratu du Mikel Egigurenek.

 

Ikastolako proiektuko arduradunek baloratzen dute “benetan esperientzia oso ona dela. Lan eta ordu asko eskatzen dizkie ikasleei, baina asko aportatzen die. Estimatzeko lana egiten dute”.

 

500.Arizm.Lego.Euskadira2.1 (id: 8723713)

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg