Inicio de sesión

PostHeaderIcon Arizmendi, Ikerlan eta MUko taldeek 3 sari lortu dituzte First Lego Leaguen

Arizmendi-Ikerlan eta Arizmendi-Mondragon Unibertsitatea ordezkatzen zuten lau taldeak ederki aritu ziren joan zen larunbatean Zamudion jokatu zen First Lego Leagueko kanporaketan. Aldez aurrez egindako lan handia erakutsi zuten txapelketan burututako probetan. Aurtengoan maila altua egon da oro har, eta gure ikastolako gazteena ere horrelakoxea izan da, bikaina.

500.Lego.13.1.ARIZMENDI (id: 3352192)


Testua eta argazkiak: Arizmendi Ikastola / 2013ko abenduak 17, asteartea

Guztira lau proba egin zituzten (robotaren misioena, proiektu zientifikoaren aurkezpena, proiektu teknikoaren aurkezpena eta baloreen azalpena) eta proba horien guztien artean puntuazioa onena lortu zuten bi  taldeak sailkatu ziren Espainiako txapelketarako.

Gure taldeak oso aurrean ibili ziren, eta bi onenak izan ez ziren arren, hiru sari bikain lortu zituzten: kortesiaren saria, talde lanaren saria eta robotaren portaera onenaren saria.

 

 

500.Lego.13.3.ARIZMENDI (id: 3372124)

 

Sari onak eta garrantzitsuak, duda barik, ikasleek egindako lan onaren seinale. Halaber, robotaren misioen probari dagokionez, Arizmendi ikastolako 4. DBHko talde batek lortu zuen parte hartzaile guztien artetik puntuaziorik altuena.

Irakasleok oso gustura geratu ziren ikasleek egin zuten lanarekin bai proba egunean, baita Zamudiora joan aurreko egunetan erakutsitako umore, lan maila eta jarrerarekin ere. Irakasleen esanetan: “horrela jarraituz gero, hurrengo urtean ere sariak iritsiko dira”.

 

500.Lego.13.2.ARIZMENDI (id: 3393036)

 

Arizmendi Ikastolak eskerrak eman nahi dizkio Ikerlan eta Mondragon Unibertsitateari, eurek eskainitako laguntza handi eta onagatik, eta bereziki Nestor Arana, Andoni Saez de Ibarra eta Juanma Pagaldairi, gertu-gertutik jarraitu baitute proiektu horien bilakaera.

 

500.Lego.13.4.ARIZMENDI (id: 3411187)

Iturria:MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg