Inicio de sesión

PostHeaderIcon Arizmendi Ikastolako talde bat First Lego League txapelketako Espainiako kanporaketara joango da.

Zapatuan Arizmendi Ikastolako lau taldek hartu zuten parte EAEko kanporaketan. Bertan, Gaztelupe guneko ikasleek aurrera egin zuten eta martxoan, Tenerifen jokatuko den Espainia mailako kanporaketan izango dira.

595 (id: 8571072)

Pasa den zapatuan, First Lego League Nazioarteko Txapelketaren lehenengo fasea jokatu da, EAEko kanporaketa, hain zuzen. Bertan, Arizmendi Ikastolako lau talde izan ziren lehian Arizmendi-Ikerlan-MU ordezkatzen, eta horietako bat hurrengo faserako sailkatu da. Hortaz, martxoan Tenerifen jokatuko den Espainia mailako kanporaketan izan da DBHko laugarren mailako taldea.

Gaztelupe guneko ikasleak dira hauek eta teknologia dute hautazko ikasgaitzat. Talde hau Andoni Atxak, Aitor Axpek, Odei Bouzonek, Xabier Mujikak, Joseba Ormaetxeak, Peru Rozasek, Markel Uribarrenek eta Gaizka Iturriotzek osatzen dute.

Partaideek hainbat proiektu egin behar izaten dituzte lehiaketan zehar; besteak beste, robot bat diseinatu hainbat misio betetzeko eta proiektu zientifiko bat garatu. Zapatuan, lau taldeek lan ona egin zuten eta Mikel Egiguren irakasleak adierazi duenez, guztiak izan ziren txapeldun. “Gure gazteek oso lan ona egin dute, umore onez, jarrera bikainez eta adiskidetasun handiz lehiatu direlarik”, azaldu du irakasleak. Arizmendi Ikastolak azaltzen duenez, “ guretzat garrantzitsua da sormena eta ekimena lantzeaz gain, ikustea nola moldatzen diren ikasleak taldean eta nola garatzen dituzte beste gaitasun batzuk”.

Bosgarren aldiz lehiatu da aurten Arizmendi Ikastola First Lego League Nazioarteko Txapelketan eta ordutik izan du saririk. 2010-11 ikasturtean, robot onenaren saria jaso zuen Arizmendi-Ikerlan taldeak EAEko kanporaketan, eta sari horrekin Espainiako txapelketarako sailkatu zen. 2012-13 ikasturtean, ostera, misioetako proban talde bat laugarren geratu zen, eta urte berean ekintzailetasunaren Saria jaso zuen batxilergoko taldeak.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg