Inicio de sesión

PostHeaderIcon Arizmendi Ikastolako hiru ikaslek Ankara Gazte Foroan hartuko dute parte.

Turkian, Europako Gazte Parlamentuak antolatzen duen foroan izango dira otsailaren 20tik 24ra. Leire Carreras, Irati Lopez eta Iker Bengoetxea hainbat naziotako gazteekin ekintza ezberdinak egingo dituzte.

595 (id: 8122663)

 

Testua: Koldo Carrillo/Argazkia: Arizmendi Ikastola- 2014/02/18

 

Azken bi urteetan Arizmendi Ikastolak Europako Gazte Parlamentuan parte hartu du eta aurten, hirugarrenez egingo du. Lehiaketa honetan, hainbat sailkapenetatik pasatu behar izaten dira aurkezten diren taldeak eta oraingoan, Leire Carreras, Irati Lopez eta Iker Bengoetxea Ankarara joango dira otsailaren 20tik 24ra. Lehiaketan, gazteek balizko parlamentu bat osatzen dute eta talde bakoitzaren lana izan ohi da ponentzia bat aurkeztea eta defendatzea. Aldi berean, beste ikastetxeek aurkezten dituzten ponentziei ekarpenak egin behar izaten dizkiete, beste neurri edo proposamen batzuk eginez, besteak beste. Hori dena ingelesez, gainera.

Bi aldi horietan heldu da Arizmendi Ikastolako talde bat Espainia mailako fasera. Taldeak gehienez seikoak izan ohi dira eta gutxienez hirukoak. Lehenengo fasera sei aurkez daitezke, baina bigarrenerako hiru taldekide baino ez dira aurkezten. Iazko hautatu zituztenak Leire Carreras, Irati Lopez eta Iker Bengoetxea dira. Aurten, Gaztelupen batxilergoko bigarren mailan diharduten ikasleak. Iazko Espainia mailako fasean hamar lehenengoen artean geratu ziren. Lehenego lau taldeak baino ez ziren pasatu azken fasera, nazioartekora, baina Arizmendi Ikastolako hiru hauek lehenengo hamarren artean sailkatu zirenez, aukera eman zieten aurtengo otsailean antolatuko den Ankara Gazte Foroan parte hartzeko.

Bada, otsailaren 20tik 24ra bitartean, Ankaran (Turkia) izango dira hiru ikasle hauek. Bertan, hainbat nazioarteko gazteekin askotariko ekintzak egingo dituzte, hala nola: herrialdeen inguruko aurkezpenak, kontzertuak, Europarekin lotutako gaiekin hausnarketak eta eztabaidak, etab. Bestalde, sailkapen hori dela-eta Europako Gazte Parlamentuko kide bihurtzendira, ondorengo urteetan antolatzen diren forotan parte hartu ahal izango dutelarik.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg