Inicio de sesión

PostHeaderIcon Arizmendi Ikastolako hiru gazte Europako Gazte Parlamentuaren Espainiako kanporaketarako sailkatu dira.

Bilbon jokatu zen Europako Gazte Parlamentuaren EAEko kanporaketa eta bertan, Ainhoa Gonzalez, Miriam Goitia eta Amaia Telleria Espainiako kanporaketarako sailkatu dira. Hau, Valentzian izango da, apirilaren 24tik 27ra.

595 (id: 2066806)

Joan den igandean, Europako Gazte Parlamentuak (European Youth Parliament) EAEn egiten duen kanporaketa jokatu zen Bilbon. Arizmendi Ikastola hirugarrenez aurkeztu zen lehiaketan bi talderekin eta hauek, beste zazpi talderekin batera lehiatu ziren. Azkenean, Arizmendi Ikastolako talde bateko hiru kide sailkatu ziren bigarren faserako, hau da, Espainiako kanporaketarako. Gaztelupeko batxilergoko Ainhoa Gonzalez, Miriam Goitia eta Amaia Telleria dira hauek. Espainiako kanporaketa Valentzian jokatuko dute apirilaren 24tik 27ra.

Valentzian izango da Espainiako kanporaketa eta EAEn egin duten lan bera egin beharko dute; resolution-ak defendatu, baina kasu honetan, Espainiako beste gazte batzuekin batera eta talde ezberdinetan lanean. Igandean talde batek defendatu behar izan zuen gaia Democratic defficit in the European Union izan zen. Besteak, ostera, Piracy-copyright infringement izan zen. Apirilerako beste gai bat prestatu beharko dute Espainiako gainerako taldeekin batera parlamentari lanak egiteko. Han aurrera eginez gero, Europakora joango dira gazteak.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg