Inicio de sesión

PostHeaderIcon Arizmendi Ikastolako 3 ikasle sailkatu dira Europako Gazte Parlamentuko hurrengo fasera.

Aurten ere Arizmendi Ikastolako bi talde izan dira parte hartzen European Youth Parliament-eko hasierako saioetan. Bere ikaskideen laguntzarekin, hiru ikasle hurrengo fasera sailkatu dira.

590.Europ.Parlm.Gazt.15.ARI (id: 7821889)


Almeneko taldean Jon Egidazu, Lorea Armendariz, Ainhoa Sanchez, Ainara Merino, Naiara Carmona eta Ariane Agilera aritu dira eta Gaztelupekoan Jon Lizarraga, Laura Balanzategi, Jone Heriz, Ainhoa Murillo, Maider Azkarate eta Kepa Urzelai.

Biek ala biek oso lan ona egin dute eskualdeko lehenengo kanporaketa honetan, eta hiru ikasle hurrengo faserako sailkatu dira: Gaztelupeko taldeko Jon Lizarraga, Jone Heriz eta Maider Azkarate.

Hurrengo saioak, nazio mailakoak, Sevillan izango dira apirilaren 8tik 14ra bitartean, eta  bertan sailkatuz gero, Europarako fasera iritsiko dira, azkeneko fasera, hain zuzen.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg