Inicio de sesión

PostHeaderIcon Andoni Luis Adurizekin solasaldia.

Mondragon Unibertsitateko Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusiak eskaintzen duen urteroko ekintza egutegiaren barruan, Mugaritz jatetxeko Andoni Luis Aduriz euskal sukaldari entzutetsuarekin batera tertulia bat egiteko aukera izango dugu. Euskal sukaldariak bere ibilbide profesionalean izan dituen esperientziak kontatuko digu.

Solasaldia gaur abenduak 11n Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusiko (5. eraikuntza) Lokal Sozialean izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Guztiok gonbidatuta zaudete!

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg