Inicio de sesión

PostHeaderIcon Alemaniako merkatuak ematen dituen aukerak azalduko dituzte bailarako hiru enpresak.

Alemaniak Debagoieneko enpresendako eskaintzen dituen aukerak aurkezteko helburuarekin jardunaldia antolatu du Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak. Merkatu horretan interesa duen edozein enpresak jakin beharreko gakoak eman nahi dituzte eta, horretarako, Alemanian esperientzia duten hiru enpresak parte hartuko dute, Debagoienekoak hirurak.

Garapen Agentziak gogora ekartzen du Alemania dela, Frantziaren ostean, Gipuzkoaren merkatu nagusia. Hain zuzen, 2014an, 763 milioi eurotik gorako esportazioak egin ziren Gipuzkoatik Alemaniara, esportazioen %11. “Alemania Europako Batasuneko lehenengo ekonomia da, merkatu berritzailea eta lehiakorra oso, eta bertan bikaintasuna eta kalitatea gailentzen dira. Gainera, Europako enpresa askok (baita euskaldunak ere) hornitzen duten merkatu handia da”, azaltzen dute antolatzaileek.

Jardunaldia azaroaren 24an, martitzena, izango da Mankomunitatearen egoitzan, Arrasateko Nafarroa etorbidean, 09:00etatik 11:00etara.

Programa honako hau da:

09:00 Jardunaldiaren aurkezpena: Koldo Azkoitia, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduraduna.

09:10 Aukerak eta erronkak Alemanian: Amaia Ferro. Gipuzkoako Bazkundeko
Enpresa Garapeneko eta Internazionalizazioko Zuzendaria.

09:30 Hiru enpresen esperientzia Alemanian:

  • Iñigo Arantzeta – Key Account Manager Elay, S.L..n.
  • Iker Basauri – Sales Area Manager Goizper, Koop. E.an
  • Ainhoa Ondarra – Sales Area Manager Lazpiur, S.A.n

11:00 Jardunaldiaren itxiera

Izenemate epea zabalik dago. Argibideetarako, deitu Garapen Agentziara: 943 79 30 90.

Iturria: GOIENA.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg