Inicio de sesión

PostHeaderIcon Aktibitate ekonomiko berrien beharra daukagu

Gaur hasi, eta domekara arte ekintzaile zaletasunarekin zerikusia duten 26 proiektu egongo dira ikusgai Kulturateko Klaustroan.  Erakusketaren aurkezpena gaur goizeko 10:00etan izan da, eta Inazio Azkarragaurizar alkatearekin batera,  Kimu Berri proiektuko ordezkaria de Mikel Orobengoa izan da.

Betidanik bailarako ezaugarrietako bat ekintzaile zaletasuna izan da, eta egungo testuinguru ekonomikoan, horrelako proiektuak inoiz baino beharrezkoagoak dira”, azaldu du Arrasateko alkateak.  Gaineratu duenez, egunotan bailarako diagnostiko sozio-ekonomikoa burutzen dabiltza, eta ondorioak ez dira “batera baikorrak” izaten ari.  Testuinguru honetan, “aktibitate ekonomiko berrien beharra” azpimarratu du.


Hirugarren aldia Kimu Berrik sustatzen duen proiektu berritzaileen erakustaldia burutzen dela. Gaur hasita eta domekara bitartean unibertsitateko gazteek garatutako proiektuen panelak erakusgai egongo dira Arrasateko Kulturaten, ondoren, erakusketa Oñatiko Enpresagintzako Fakultatera eramango da, eta ikusgai egongo da bertan 25etik 27ra.

 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten 26 proiektu hartuko dute parte erakustaldian, eta honetaz gain, hilaren 25ean goizeko 10:00ak eta 12:00ak bitartean 7 proiektuen egileek hainbat azalpen emango dituzte beraiek garatutako proiektuei buruz, Kulturateko areto nagusian.  Gaurko ekitaldiak, 4 taldek euren proiektuen nondik norakoak azaldu dituzte.

Ekitaldiaren helburuak

"Debagoieneko unibertsitateko gazteek garatutako proiektu berritzaileen aurkezpena eta erakusketa egitea da Kimu Berri egitasmoaren helburuetako bat, baita ekintzaile-zaletasuna sustatu, batez ere aisialdia, kirola eta gazteriaren arloetan", esan du Mikel Orobengoak.

Aipatutako arlo horietan lehiakortasun gune bat sustatzea bilatzen du Kimu Berrik: “Debagoiena eskualdeko ekonomiaren lehiakortasuna bultzatzeko helburuarekin, eta hori ekosistema berritzailea sustatuz, eduki sortzaile eta teknologiko handiko enpresa-jarduerak sortzea ekarriko lukeen ekosistema”.

Kimu Berri proiektuak “Lehiakortasun Gunea” ereduan oinarritutako antolaketa-estrategia garatu nahi du, "lankidetza-sareen sustapenaren euskarri gisa, eta publiko zein pribatuaren arteko lankidetza-eredu bat antolatu, eskualde-garapenerako estrategian konprometituriko eragileen partnership edo lankidetzan oinarritua".

 

3 (id: 3699494)Asier Goikoetxea eta Unai Uribarri "Wiki Beats" izeneko proiektua azaltzen.

Sustatzaileak

Kimu Berrin parte hartzen duten entitate eta erakundeak honako hauek dira:  Debagoieneko Mankomunitatea (Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentzia), ISEA S.Coop. (Mondragón Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzutako arloko enpresa eta garapen teknologiko gunea), Mondragon Unibertsitatea (Mondragón Goi Eskola Politeknikoa eta Enpresagintza S.Coop.), SAIOLAN (Arrasateko CEI) eta ATHLON S.Coop. (Kirola eta osasunaren arloko zerbitzuko enpresa).

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg