Inicio de sesión

PostHeaderIcon "Adimen lehiakorrera hurbilpena" jardunaldia antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak.

Otsailaren 18an izango da htzordua, goizeko 9etatik 13:30etara. Sentsibilizazio jardunaldi honetan izena emateko enpresa@debagoiena.eus posta bidez edo 943793090 telefonoan egin daiteke.

 595barru (id: 2834871)

 

Testua:Maitane Muñoz-Argazkia: MB Arxtiboa-2016/02/03

Debagoieneko Mankomunitateak, "Adimen lehiakorrera hurbilpena" sentsibilizazio jardunaldia antolatu du otsailaren 18rako. Goizeko 9etan hasiko dira Jon Nuñez Barrenetxeak (IK4-Ideko), Ander Azkarate Olaranek (IK4-Ideko) eta Iker Barrena Cayonek (Hispavista) eskeiniko dituzten berbaldiak.

Jardunaldi honen helburua, "bi adituren ahotik, AL-ak enpresei eskaintzen dizkien abantailak ezagutzea, benetako kasuetan sakonduz eta edozein enpresatan (tamaina eta kokapen geografikoa edozein dela ere) ezarri daitezkeen erreminta ezberdinak ezagutuz". 

Saioan parte hartzea dohainekoa eta Debagoieneko Mankomunitatean bertan eskeiniko da, Nafarroa Etorbidea 17an.

Debagoieneko Mankomunitateko webgunera lotura.

Iturria:mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg