Inicio de sesión

PostHeaderIcon Abian dago NiNeu 2016 Bideo Curriculum lehiaketa.

Aurten hirugarrenez ospatuko da GOIAZ! foroak antolatutako Bideo Curriculum Lehiaketa. Lanak aurkezteko azken eguna, otsailaren 22a izango da.

5995barru (id: 9159053)

 

Maitane Muñoz-2016/01/25

Martxan dago jadanik GOIAZ! foroak antolatutako Bideo Curriculum lehiaketa. Sorkuntza audiobisual honek 2 minutu iraun behar ditu gehienez eta helburua, lana topatzea da. Bakoitzaren lan ezaugarriak, esperientzia profesionala, egilearen perfil profesionala... adieraziko dira bideoan era orijinal batean.

Bi kategoriatan banatuko dira lehiakideak, beti ere 16 urtetik gorakoak izanik: ikasleak direnak eta gainontzekoak. 

Epaimahaiak aurkeztutako lanetatik baloratu duena, lanaren orijinaltasuna eta sormena, IKTen erabilera eta komunikazio gaitasuna eta edukia izango dira. 

Kategoria bakoitzeko 3 sari banatuko dira, lehen sariak 300 euroko saria eskuratuko du eta 2. eta 3. geratzen direnak 100 € saria jasoko dute. Gainera, bideoak eskualdeko enpresetan zabalduko dira. 

Parte hartzera animatzen den edonork, otsailaren 22a baino lehen aurkeztu beharko du bere proiektua www.wetransfer.com plataformaren bitartez, posta elektroniko honetara: debagoiena.goiaz@gmail.com. Beharrezkoa izango da datu pertsonalak eta kategoria zehaztea bidalketa egiterako orduan. 

Informazio gehiago, lotura honetan

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg