Inicio de sesión

PostHeaderIcon Abian da Euskal Janari Laster eta Osasungarrien ideia lehiaketa.

Euskal Janari Laster eta Osasungarri arloan produktu berritzaileak sortzeko, 2. ideia lehiaketa deitu du Jakiberri Proiektuak.

Euskal Janari Lasterra, arin prestatzeko euskal janari berri, natural, osasuntsu, bariatu eta nutritiboak izango diren produktuak lortzeko ikerkuntza proiektua da Jakiberri Proiektua, eta Mondragon Korporazioko Iseak, Jakionek eta Azaro Fundazioak bultzatzen dute, Leartiker-Ikerkuntza gunearen eta Haziren laguntzarekin.
 
Nahiz eta gaur egun "Healthy Basque Fast Food" eskaintzarik ez egon, Jakiberri Proiektuaren helburua da "gure sormen potentziala, ezagutza, tradizioa eta gure gastronomiako giza kolektiboa uztartzea eta horrela elikadura mota berria,  naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa" lortzea, antolatzaileen esanetan.

Ideia lehiaketaren helburua da euskal janari laster balizko produktuak aurkitzea. Oraingoan, bost sari emango dituzte, eta 2.500 euro banatuko dira guztira. Horretaz gain, irabazlearen ideia edo lehiaketan parte hartuko duen beste edozeinen ideia azkenean komertzializatuko balitz, Jakiberri Lan-Taldeak proposatzailea saritu egingo luke.
 
Lehiaketari buruz argibideak eskuratzeko Iseako webgunera (www.iseamcc.net) edo Elkarbide (www.elkarbide.com) webgune sozialera jo daiteke. Bertan lehiaketaren arauaz gain, parte hartzeko galdera-formulategiak aurkitu ahal izango dira.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg