Inicio de sesión

PostHeaderIcon Abian da EKITEN 2015 lehiaketa.

Ikasturte honetan, EKITEN lehiaketak berrikuntza bat jaso du proiektuen ebaluazio prozesuan.

Aurreko edizioetan, epaimahaiak erabaki du zeintzuek izan diren saritutako proiektuak baina aurtengo edizioan, publikoak ere bozka ditzake proiektuak.

Lehenengo fasea gainditu duten proiektu hauetako bakoitzak, bideo bat grabatuko du. Bideo hauek, MONDRAGON UNIBERTSITATEko YouTubeko kanalean, EKITEN 2015 zerrendan kargatzen joango gara eta aldi berean, facebooken baita ere https://www.facebook.com/mondragonunibertsitatea/videos

Bideo hauek jasotzen dituzten "atsegin dut" guztiak izango dira kontutan publikoaren balorazioa egiteko. Bai kanal batetan zein bestean egin daitezke "atsegin dut" hauek.

Bideoak, unibertsitatean jasotzen ditugun neurrian joango gara jartzen bi kanal hauetan.

Bozketak, gaur hasi eta maiatzaren 21eko 24:00 orduak arte egiteko aukera egongo da.

Anima zaitez eta bozka ezazu!

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg