90 EKINTZAILE BILDU DIRA GARAIAN “TEAM ACADEMY”-REN III. URTERURRENEAN
"Ametsen Ekaitza" izeneko topaketa hau Mondragon Unibertsitateak antolatzen du urtero, finlandiar jatorrizko ekintzailetza unitate honekin batera. LEINN-eko ikasleek 6 enpresa eta 100 proiektu jarri dituzte martxan jada, 200.000 euroko fakturazioarekin.
90 pertsona bildu dira gaur, astelehena Garaia Berrikuntza Gunean ospatutako “TeamAcademy”-ren III. urteurrenean. Finlandiako ekintzailetza unitate honekin batera antolatu du topaketa Mondragon Unibersitateak, “ekintzailetza bultzatu eta nork bere etorkizuna lantzea norberaren proiektuak abiaraziz posible dela erakusteko helburuarekin”.
“Ametsen ekaitza” izeneneko jardunaldi honetako dinamizatzaileak Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko – LEINN – ikasleak izan dira, Mondragon Unibertsitateak martxan jarritako eta estatu espainiarrean aitzindaria den titulazioa. Zentzu honetan, Lander Belokik jakinarazi du aurten 77 ikasle dabiltzala titulazio hori burutzen, eta dagoeneko datu zehatzak badituztela: 6 enpresa eta 100 proiektutik gora jarri dira martxan, eta dagoeneko 200.000 euro fakturatu dituzte.
Zentzu honetan, martxan jarritako 6 enpresa horien ordezkariak ere egon dira gaurkoan garaian: Jump in, Ta ze ba ez, Akkua, Snatu, Ego eta Smartway. Enpresa sortu berri hauek era guztietako jarduera burutzen dituzte, garagardoen salerosketetatik hasi, eta futbol txapelketak edota bigarren eskuko azokak antolatzeraino.
Ikasle finlandiarrak ere egon dira Garaia Berrikuntza Gunean, Jyväskylä-ko Zientzia Aplikatuen unibertsitate finlandiarreko ekintzailetza unitatekoak, hain zuzen. Era berean, Team Academy-ko zuzendari eta coach talde guztia urteurren ekitaldian izan dira gaur: Johannes Partanen eta Ulla Lukas barne. Unitate hau ekintzailetza talde lanaren eta egintza bidezko ikaskuntzaren metodologian espezializatuta dago, eta ikaskuntzarako metodologia zabaltzen lagundu du.
Ikasle kooperatibak
Antolatzaileen esanetan, “egin den lorpen nagusienetarikoa bat hurrengo urteko urtarrilean Errege Dekretu bidez ikasle kooperatibak sortzeko formula juridiko bat tramitatzea izan da”. Horretarako nazioarteko proiektu bat egin dute, “Team Learning Cooperatives” izenekoa. Zentzu honetan, nazioarteko talde batek Mondragon Unibertsitatea, Elkarlan eta Team Academy Finlandiaren eskutik, ikasle ekintzaileek kooperatiba bat sortzeko forma juridiko bat definitu dute. Datozen hileetan Eusko Jaurlaritzako Gizarte eta Ekonomia Idazkaritzatik, 2012ko urtarrilerako formula juridiko berri hau onartzeko tramiteak garatuko dituzte.
Bestalde, ikasteko bidaien edo “learning journeys” delakoak ere mintzagai izan dituzte gaurko jardunaldian. Aurten lehenengo aldiz 44 ekintzaile (LEINN eta MINN - Barne Ekintzailetza, Lidergo eta Berrikuntzan Nazioarteko masterra - programetakoak) San Frantziskora bidaiatu dute hiruzpalau astetarako. Bertan, Silicon Vallereyren lan egiteko modua ezagutu dute, eta era guztietako enpresak bisitatu. Finlandian beste 53 ekintzaile egon ziren bi hilabetez, eta Peter Senge guruaren babesarekin enpresa berri bat sortzen ari da Mondragon Team Academyn. Nazioarteko enpresa honek nazioarteko bidaiak antolatuko ditu enpresetako, zuzendari, unibertsitate eta profesionalentzatko.
Ametsen ekaitza
Ametsen Ekaitza proiektuaren laugarren edizioa “arrakastatsutzat” jo dute. Izan ere, ekintzailetasuna sustatzeko 40 tailer landu dituzte, eta Euskal Herriko ikastola eta ikastetxe ezberdinetako mila gazte baino gehiagok hartu dute parte. Proiektuari amaiera emateko, apirilaren 15ean Donostia, Finlandia, Holanda eta San Frantziskon aldi berean, ikasketa prozesua borobiltzeko ospakizun berezia egin zen.
Jardunaldi hauen xedea gazteen artean ekintzailetza bultzatzea da, “ekintzaile gehiago sortzeko eta herrialdeetan enpresa eta aberastasun gehiago sortzeko”. Horretarako, Team Academy-ren lan metodologia erabili eta ekintzailetza bultzatzeko metodoak probatuko dituzte.
Iturria: MONDRABERRI.com