Inicio de sesión

PostHeaderIcon 4D Wine proiektuak irabazi du Master Glass Design Contest lehiaketa.

Vidrala enpresak bere 50. urteurrena ospatzeko, hitzarmen bat sinatu zuen Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearekin, beraizko ontzien diseinuari buruzko lehenengo lehiaketa antolatzeko, Master Glass Design Contest. Lehiaketaren helburua da ingurumenarekiko iraunkorra eta eraginkorra den prozesu baten barruan, berritzailea, originala eta bideragarria den zerbait lortzea. Saria Milanerako bidaia bat da, non irabazleak diseinu zentroak bisitatuko dituen eta Vidralak Corsico-n (Italia) duen fabrika ezagutu.

‘4D Wine’ proiektuak irabazi du lehenengo edizioa. Pablo Odriozola, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako 3. mailako ikasleak aurkeztu du proiektu hori. Proiektu honetan jende gazteari zuzendutako ardo ontzi bat proposatzen da. Era berean, epaimahaiak ‘Izpi’ proiektua nabarmendu du, hau ere Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikasleek garatu dute.

4D Wine proiektuak irabazi du Master Glass Design Contest lehiaketa

Iturria:mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg