Inicio de sesión

PostHeaderIcon 3.046 langaberekin itxi dugu 2011 urtea

Langabezia tasa 9,83koa zen abenduan Debagoienean, 3.046 pertsona zeuden lan barik. 3.000 laguneko muga gainditu zuen, beraz, langabezia tasak abenduan eta hori ez zen gertatzen 2011ko maiatzetik.

Edozein kasutan, 2011 urtea hasi genuena baino hobeto bukatu dugu: urteko azken hilean lehenengoan baino 47 pertsona gutxiago zeuden lan barik. Bailarako 2011ko datuak 2010ekoekin alderatzen baditugu, berriz, azken itxiera okerragoa izan dela ikus dezakegu: lehen esan moduan, 3.046 langaberekin itxi genuelako 2011 urtea eta 2010ekoak baino 120 gehiago direlako horiek.

Herriz herri

Azarotik abendura arteko bilakaerari begiratuta, bailarako herri denetan igo da langabe kopurua, Aretxabaletan izan ezik: kopurua bere horretan mantendu da, kasu horretan.

2011ko abenduko datuak, herriz herri:
 

  • Antzuola: 85 (9,34)
  • Aretxabaleta: 280 (8,68)
  • Arrasate: 1.316 (11,37)
  • Bergara: 757 (10,55)
  • Elgeta: 43 (8,74)
  • Eskoriatza: 219 (10,53)
  • Leintz Gatzaga: 8 (6,02)
  • Oñati: 338 (6,25)
  • Debagoiena:  3.046 (9,83)

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg