Inicio de sesión

PostHeaderIcon 2.873 langabetu izan dira guztira Debagoienean urrian

Dagoeneko, pasadan hilabeteko langabezi datuak eman ditu aditzera Lan Ministerioak.  Debagoienari dagokionez, datuak ez dira hain txarrak, iraileko datuekin alderatuta. Aurtengo urriaren amaieran, 2.873 langabetu izan dira guztira. Horrek esan nahi du, iraileko datuekin konparatuta, 31 langabetu gutxiago izan direla.

Herriz herri

Herriz herri aztertzen baldin badugu egoera, Arrasate (urrian 1.268, irailean 1.245) eta Eskoriatza (urrian 187, irailean 179) kenduta, bailarako beste udal herrietan,behera egin du langabeziak. Antzuolan adibidez,  urrian 77 langabetu zeuden, eta irailean berriz, 90. Aretxabaletan ostera, urrian 275, eta irailean 289. Bergaran berriz, urrian 716, eta irailean 732. Elgetan, urrian 31 zeuden, eta irailean 39. Leintz-Gatzagan, urrian 4, eta irailean 5. Eta, Oñatin, urrian 315 langabetu zeuden, eta irailean 325.


Euskal Herri mailan

Euskal Herri mailan, beste hainbeste datu ezberdin aurki ditzakegu. Lurraldeka aztertzen baldin badugu egoera, langabeziak gora egin du Nafarroan, baita Araban eta Bizkaian ere. Hego Euskal Herrian, egoerak okerrera egin du ere, izan ere, langabetu kopurua igo egin da, eta irailarekin alderatuta, urri bukaeran 2.848 langabetu izan ziren.

Bestalde, Gipuzkoan, zertxobait behera egin du. Lehen aipatu dugun moduan, gauza berdina gertatu da Debagoienean. Izan ere, irailean baino 31 langabe gutxiago izan ziren urriaren amaieran gure bailaran, 2.873 langabeturekin guztira.

Dena den, eta iazko datuekin alderatuta, aurtengo urria pasadan urtekoa baino hobeagoa izan dela esan daiteke. Izan ere, gaur egun, duela urtebete baino 145 langabe gutxiago daude Debagoienean.

Lanbideko lan kontratuak

Langabezia murrizteko asmoz, aipatu beharra dago, Euskadiko 2.062 herritarrek baino gehiagok lortu dutela enplegua Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak kontrataziorako emandako laguntzei esker; izan ere, 26 milioi euro inbertitu baitira jada programa horretan.

Laguntza ekonomikoen lerro horrek 50,5 milioi euroko aurrekontua du guztira, eta 4.000 enplegu sortzea du helburu. Sortutako kontratazioetatik, % 35 dira 18 urtetik 30ra bitarteko gazteenak, eta gainerako % 20 Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) hartzaileenak.

Gainera, eta duela aste batzuk egunkari honetan aurreratu genuen moduan, Arrasateko kasuan, enplegua sustatzeko planaren barruan, Udala eta Lanbideren arteko elkarlanari esker, 6 hilabetetako 20 lan kontratu sinatuko dira aurten.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg