Inicio de sesión

PostHeaderIcon 200 ikasle bildu dira, Euskadin osasun-turismoaren inguruko negozio berriak sortzeko

Mondragon Unibertsitateko 200 ikasle diziplinarteko 20 taldetan banatu dira, zeregin bakarrarekin. Negozio-ideia bat sortzea EAEko osasun-turismoaren inguruan. Horretarako goiz bakarra erabiliko dute.

Gaur goizean Garaia Berrikuntza Gunean garatu dena Innovation Jam Jardunaldiaren lan-plana da, hau da, Mondragon Unibertsitateko ikasleei bideraturiko Berrikuntza Kolektiboko prozesu bat. Amaieran, osasun-turismoaren inguruko negozio-ideia irabazlea eta bideragarria emango da ezagutzera. Osasun-turismoa erkidego batzuetan modan jarri den fenomenoa da. Funtsean, tratamendu medikoren bat, arreta medikoa edo ongizate motaren bat jasotzeko beste hiri edo herrialde batera joatean datza. Tokia era ezberdinean, modu dibertigarrian, girotuko da. Horrela, aukera ezin hobea eskainiko du ekintzailetzan parte hartzeko, jende berria ezagutzeko eta taldean benetako erronkei aurre egiteko, pentsamendu sortzailea erabilita.

Zehazki, diziplinarteko taldeek ideia bat hautatzeko zeregina hartu dute beren gain. Jardunaldia 14:30ean amaituko da, negozio-ideia irabazlea hautatu ondoren.

Osasun Turismoari buruzko Jam Berrikuntza Jardunaldia KIMU BERRIk eta EKITENek antolatu dute. Gazteen ekintzailetzarekin zerikusia duten ekimenak bilatzea du helburu, talde-lana, sormena eta negozio-ideia berriak garatzeko Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean. Gainera, LKSren babesa du.


EKITEN lehiaketaren beste edizio bat

Innovation Jam ekimenean, Mondragon Unibertsitateak EKITEN lehiaketaren VII. Edizioa iragarri du.  Lehiaketa hori zazpigarren urtez egingo da, Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko asmoz. Honako hauen lankidetzarekin egiten da: Gaztempresa, Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapenerako Agentziak eta KIMU BERRI.

Aurten, ikasleek hiru kategoriatan parte hartu ahal izango dute beren proiektuekin. Bi ohiko kategoriak dira: “Enpresa Berritzaileen proiektuak” eta “Landa Inguruaren Garapena”, eta Gaztempresak eta Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapenerako Agentziek garatzen dituzte hurrenez hurren. Hirugarren kategoria, KIMU BERRIk babesten du. Aurten, “Smart Cities”en testuinguruan egingo da, orain arteko “Gazteria, Kirola eta Denbora librea” ordezkatuz.

Kategoria horietako bakoitzean hiru sari emango dira. Kategoria bakoitzeko talde irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du, eta kategoria bakoitzean bigarren eta hirugarren sailkatu direnek, berriz, 500 eurokoa. Parte-hartzaileak lanean hasiko dira beren proiektuekin eta ekainean ezagutuko dira irabazleak.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg