Inicio de sesión

PostHeaderIcon 1go NiNEU/YoMism@ BideoCV lehiaketa.

Lehenengo aldiz Debagoienako Lanbide Heziketako Azokaren barruan, lehiaketa bat ospatuko da non parte-hartzaileak sorkuntza audiobisual harrigarri bat sortu behar dute (gehienez 2 min.). Bideoa, norbere buruaren aurkezpena eduki behar du, lana bilatzera bideratuta egonik. Bertan, egilearen perfil akademiko eta profesionala, gaitasunak, helburuak eta ibilbide profesionalak jaso beharko dira. Sormena, orijinaltasuna, edukia, IKT erabilera eta komunikazio gaitasuna baloratuko dira.

17 urtetik gorako edozein pertsona parte hartu dezake NiNEU/YoMism@ BideoCV lehiaketan. Hiru kategoria egongo dira: ikasleak, langabetuak eta langileak.

Kategoria bakoitzeko hiru sari emango dira. 300€ lan onenarentzat, eta 100€ko sari bana bigarren eta hirugarren postuko lanentzat. Gainera, BideoCV finalistak eskualdeko enpresetara zabalduko dira.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 2014ko martxoaren 7an izango da, arratsaldeko 14:00ak arte. Lanak www.wetransfer.com bidez bidali behar da kontakturako datuekin batera eta kategoria zehazteko debagoiena.goiaz@gmail.com Email bidez.

Bideo Curriculuma egiten laguntzeko bi tailer antolatu dira Mondragon Goi Eskola Politeknikoan:

  • “Zertarako egin BideoCV bat?”: Urtarrilak 30 osteguna 10:00 – 11:00 (5001 gelan)
  • “Nola muntatu nire BideoCVa”: Otsailak 26 asteazkena 16:30 – 19:00 (6029 informatika gelan)

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg