19 proiektu elkartuko dira Brocante Teknologikoaren 2. edizioan.
MONDRAGONeko ekimenen esparruaren barruan, datorren 2015eko otsailaren 5ean Brocante Teknologikoaren 2. edizioa egingo da Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko ekitaldi aretoan
Ekimenaren interesaren jatorria egiaztapen bat da, hau da, baliabide ekonomikorik ez dagoelako, enpresa estrategia orokorrarekin bat etortzerik ez dagoelako, komertzializatzeko kanalik ez dagoelako… gure kooperatibetan garapen fase aurreratuan dauden hainbat proiektu etenda daudela, eta horiek stock teknologiko bat eratzen eta gauzatu gabe dauden negozio aukerak direla.MONDRAGONeko BACen ustez, beharrezkoa da lokartuta dagoen aukera multzo horri beste aukera bat ematea.
Laburbilduta, Brocante Teknologikoaren 2. edizioa topagunea izango da, negozio berriak plazaratu ahal izateko behar osagarriak dituzten enpresen eta erakundeen arteko hitzarmenetara zuzendua. Ondorioz, Brocante Teknologikoaren 2. edizioko parte hartzaileen profila izango da aktiboen hornitzailea edo, bestela, bazkide potentziala, enpresa ekimenak abiarazteko.
Esan den bezala, Brocante Teknologikoaren 2. edizioa 2015eko otsailaren 5ean egingo da, goizeko 9etatik aurrera, eta aurreikusi den iraupena egun erdia da.Ekitaldia luntx batez itxiko da, parte hartzaileen arteko harremanak errazteko.
Ondoko matrizean Brocante Teknologikoaren 2. edizioan zehar aurkeztuko diren proiektuak aipatzen dira.
Enpresa |
Proiektua |
|
Enpresa |
Proiektua |
MONDRAGON HEALTH |
Hondakin sanitarioak baliarazteko soluzio aurreratuak. |
|
SAIOLAN |
Likidoak ultrasoinu bidez bereizteko ekipamendua. |
BATZ |
Balio erantsi handiko pieza seriedunen fabrikazioa sektore aeroespazialerako. |
|
SAIOLAN |
Irabiatze / aireztatze ekipamendua EDARerako. |
IK4 - IDEKO |
IDK-BLUE:Datuak atzitzeko sistema multikanala makinerian kontsumo elektrikoak neurtzeko. |
|
SAIOLAN |
Hondakin organikoak maila industrialean konpostatzeko ekipamendua. |
ULMA BERRIKUNTZA |
Argi eta energia fotovoltaikoaren kudeaketa eraikin berezien inguratzaileetan. |
|
SAIOLAN |
Ur gazi bidezko elektrolisi ekipamendua detergente eta desinfektatzaile zereginetarako. |
CIKAUTXO |
IKT bidezko zunda baginal interaktiboetarako negozio proposamena zoru pelbikoaren osasunerako. |
|
SAIOLAN |
Ur elektrolisiaren bidez hozte zirkuituak desinfektatzeko eta desezkatatzeko ekipamendua. |
LKS DIARADESIGN |
DROMBIKE, txirringa atoiaren diseinua eta garapena ura garraiatzeko |
|
SAIOLAN |
Ur elektrolisiaren bidez erregai eta erregarri nahasketa bat sortzen duen ekipamendua (hidrogenoa eta oxigenoa). |
CENTRO STIRLING |
Aire atorraren bidez nutrienteen kontrola, hipoxia maila eta tenperaturen kontrola duen bioerreaktorea. |
|
SAIOLAN |
Hondar ur industrialetako metalak edo glikolak berreskuratzeko soluzio teknologikoa. |
CENTRO STIRLING |
GenEtern:pilak ordeztera zuzendutako “energy harvesting” gailua, giroko tenperaturatik abiatuta elektrizitatea sortzeko. |
|
ISEA |
TENTU, aldizkari elektroniko pertsonalizatua. |
MONDRAGON LINGUA |
Hizkuntza askotako web edukiak lokalizatzeko zerbitzua. |
|
ISEA |
JAKI BERRI, Euskal janari lasterra / Basque healthy fast food. |
MGEP – MU |
INNOWEB:Berrikuntza prozesuak kudeatzeko lankidetza bidezko plataforma. |
|
|
|
Lankidetza bidez enpresa proiektu berriak sustatzeko interesa duten pertsona guztiek Brocante Teknologikoaren 2. edizioan libreki parte hartu ahal izango dute.Horretarako beharrezkoa da izena ematea, telefonoz hots eginez (943082215) edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz (mondragon-cp@mondragoncorporation.com).