Inicio de sesión

PostHeaderIcon 150 lanpostu eskainiko ditu aurtengo Lanbai azokak.

LANBAI azoka datorren ekainaren 22an ospatuko da, "lanpostu bat bilatzen ari diren pertsonak lana eskaintzen duten enpresetara zuzenean gerturatzeko" helburuarekin. Pasa den urteko ekitaldian 50 lan-kontratu itxi zituzten eta aurtengoan berriz, 150 lanpostu esleitzea espero dute antolatzaileek.
 (id: 343268)
Ibai Trebiño / 2017-06-07 (argazkiak: MU)
 
Mondragon Unibertsitateak Lanbai Enplegu eta Prestakuntza azoka jarri du martxan bosgarren urtez jarraian. Azoka enplegua bilatzen ari diren edo lanpostuz aldatu nahi duten pertsona guztiei irekita dago, horiek non ikasi duten alde batera utzita. 
 
"Ekimena aukera paregabea da enplegatzaileek eta lana bilatzen ari direnek elkar ezagutzeko, eta lanpostu bat bilatzen ari diren pertsonak lana eskaintzen duten enpresetara zuzenean gertura daitezen" azaldu du prentsa ohar baten bidez Mondragon Unibertsitateak. Horrela, ehunka pertsonek enpreseei bere kurrikulumak helarazteko aukera izango dute aurtengo ekitaldian.    
 
2016ko ekitaldiak 50 lan-kontratu itxi zituen eta guztira 272 lagunek parte hartu zuten azokan, antolatzaileek ezagutzera eman dutenez. Aurten baina, 47 izango dira bertan parte hartuko duten enpresek, besteak beste CAF, Fagor, Irizar edo Laboral Kutxa, eta horietatik 39k 624 lan-elkarrizketa egingo dituztela iragarri du Mondragon Unibertsitateak, "aurtengo edizioan eskainiko diren 150 lanpostuak esleitu ahal izateko".
 
Enplegurako guneak eta lantegiak
 
LANBAI azokak parte-hartzaileentzako lau eremu izango ditu: enplegu-poltsarekin, bekekin eta orientazioarekin lotutako zerbitzua; enpresa eta erakundeentzako gunea, horiei kurrikulumak aurrez aurre eman ahal izateko; enpresekin elkarrizketak egiteko eremua; eta unibertsitatearen prestakuntza espezializatuaren eskaintza −unibertsitate-masterrak nahiz profesionalentzako prestakuntza− erakusteko leku bat.
 
 (id: 368230)
Horiek enplegua eskuratzeko programak eta poltsak izango dituzte eskura, Mondragon Unibertsitatearenak berarenak −unibertsitateko ikasleentzat eta ikasle ohientzat− nahiz Arrasateko Udalak, Debagoieneko Mankomunitateak, Gipuzkoako Bazkundeak, Lanbidek eta Euresek publiko guztiari eskainitakoak. 
 
Interesdunek izango duten beste eremu garrantzitsu bat enpresekin elkarrizketak egiteko gunea izango da. Enpresa eta erakunde bakoitzak gune bat izango du; hala, interesdunek bertan kurrikuluma utzi eta enpresa horren ordezkariarekin hitz egin ahal izango dute, aldez aurretik hitzordua hartuz gero. Elkarrizketa horietan parte hartzeko nahitaezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea, webguneko inprimakia betez. Edonola ere, azokan bertan ere bertaratuek elkarrizketak adostu ahal izango dituzte agendan oraindik ere tartetxo bat duten enpresekin.
 
Era berean, LANBAI ospatu aurreko jardunaldietan, enpleguarekin lotutako lantegiak eskainiko dira Kulturarten (Arrasaten). Horietako bat marka pertsonalari buruzkoa izango da, beste bat curriculumari buruzkoa eta hirugarrena hautaketa-prozesuei buruzkoa.
 
Ikastaro horietara joan nahi dutenek izena eman beharko dute unibertsitateak sortu duen webgunean: lanbai2017.mondragon.edu

Iturria: mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg