Inicio de sesión

PostHeaderIcon %11ko tasarekin, langabeziak behera egin du Debagoienean.

Ekaina 3.425 langaberekin amaitu dugu bailaran, maiatzean baino 137 gutxiagorekin. Langabezia-tasa %11koa da uneotan, aurreko hilean baino baxuagoa eta baita aurreko urteko sasoi berekoa baino baxuagoa ere.

Joera berdina da Euskal Autonomia Erkidegoan: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egoera duela hilabete eta duela urtebete baino hobea da. EAEn 156.905 pertsona zeuden lan barik ekaina amaitzerakoan (%14,7).

Antzuola, salbuespen

Debagoienera itzulita, herri guztietan egin du behera lanik gabe dauden gizon-emakumeen kopuruak, Antzuolan izan ezik. Eta langabezia-tasarik handieneko eta txikieneko herriek Arrasatek eta Leintz Gatzagak jarraitzen dute izaten, hurrenez hurren.

  • Antzuola: 92 langabe (%8,3ko langabezia-tasa)
  • Aretxabaleta: 292 (%8,1)
  • Arrasate: 1.532 (%14,4)
  • Bergara: 860 (%11,6)
  • Elgeta: 39 (%6,1)
  • Eskoriatza: 220 (%10,2)
  • Leintz Gatzaga: 5 (%3,4)
  • Oñati: 385 (%7)
  • Debagoiena: 3.425 (%11)
  • Aramaio: 27 (%3,6)
  •  
  • Iturria: GOIENA.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg