Inicio de sesión

PostHeaderIcon 10.000 ekintzaile prestatuko ditu Mondragon Unibertsitateak Indian.

Mondragon Unibertsitateak 10.000 ekintzaile prestatuko ditu Indian. Helburua da horiek 5 milioi lanpostu eta 20 milioi pertsonak bizi ahal izateko baliabideak sortzea. Hori aurrera eroateko euskal-indiar sare bat sortuko da.

MUko errektore Josu Zabalak eta Indiako enpresaburu Parag Shah-ek hitzarmena sinatu dute gaur, MUko ekintzailetza atzerrian zabaltzeko. Hain zuzen, Pune-n Midas ekintzailetza-zentroa sustatuko dute. Indian, banaketa, aisialdi eta kirol sektoreetan erreferente diren hainbat enpresaren jabe da Parag Shah, eta Indiako hezkuntzarekin duen konpromiso handia nabarmentzen du MUk.

Hitzarmenaren bitartez sortuko den zentroan, "MUk Indiako gazteak prestatu eta jarrera proaktiboak sustatu ahal izango ditu".
Arduradunek diotenez, proiektuak Indiako gizartean izango duen eragina epe ertainean ikusiko da.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg