Inicio de sesión

PostHeaderIcon “People Driven Innovation” nazioarteko konferentzia MUn

Apirilaren 14 eta 15ean Garaiako Berrikuntza Gunean Goi Eskola Politeknikoak antolatuta “Pertsonen gaitasunetan oinarritutako Esperientzen diseinua” nazioarteko konferentzia egingo da.

Konferentziaren helburu nagusiak hauek dira:

1.   Enpresei “Esperientzien diseinuari” buruzko ikuspegi espezializatua ematea.

2.   Enpresei “Pertsonen gaitasunetan oinarritutako Diseinuari” buruzko ikuspegi espezializatua ematea.

3.   Bateko eta besteko ikuspuntuak alderatzea landutako gaiei buruzko zalantzak argitzea,hori guztia enpresek lan egiten duten merkatuan duten lehiakortasuna handitu ahal izan dezaten, beren produktu edo zerbitzuei berezitasun bat emanez, lehiakideen aurrean hobeto kokatu ahal izateko.

Informazio gehiago hemen:

http://www.mondragon.edu/eu/gep/aktualitatea/albisteak/konferentzia-berrikuntza

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg