Inicio de sesión

PostHeaderIcon “Nire ibilbide profesionala eta komertziala Mexikon” hitzaldia.

Duela gutxi erretiratu izan da Eugenio Otsoa, urtetan Polonian eta Mexiko ibili izan dena.

Jakinik Eugenio Otsoak duen eskarmentu eskerga askorentzat merezigarria izango daitekeela, MONDRAGON Korporazioko BAC-ek Uztailaren 6rako, asteazkena, hitzaldi bat antolatu izan du arratsaldeko 17:30etatik aurrera emango dena.

 Hitzaldian zehar jorratuko diren gaiak, besteak beste, honako hauek izango dira:

 ▫Mexikoko bilakaera ekonomikoko eta politikoa.

▫Gizartearen bilakaera.

▫Administrazio Mexikotarraren izaera.

▫Harreman komertzialen izaera eta maila horretan eman litezken zailtasunak.

▫Mexikoko merkatuarekiko egokitzapena.

▫Mexikoko teknologia-bilakaera.

▫Mexikon egotetik ateratako eskarmentua eta bertan aritzeko aholku praktikoak.

 Aipatu bezala, hitzaldia Uztailaren 6an izango da 17:30etatik aurrera LKSek Arrasaten duen egoitzan; Garaia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.

 Hitzaldian parte hartzea aske izango da eta, bereziki, Mexikoko merkatuan interesa duten honako hauek zuzentzen zaie: kanpo-salmenta arduradunei, saltzaileri nahiz tekniko-saltzaileri.

 Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, erantzun iezaguzu e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz: aorobengoa@iseamcc.net;  

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg