Inicio de sesión

PostHeaderIcon “Horizon 2020: Daily life” izeneko Workshopa egingo dute Garaian otsailaren 27an.

Garaia Berrikuntza Gunean H-Eneak dituen instalakuntzetan MUko Enpresa Berrikuntza eta Proiektuen Zuzendaritza Masterreko ikasle eta irakasleek bilduko dira, besteak beste. Ekimen honen helburua pertsonen ohiko bizimoduarekin lotura duten negozio berrientzako aukerak identifikatzea izango da.

300 (id: 9391716)Datorren otsailaren 27an, osteguna, “Horizon 2020: Daily life” izeneko Workshop delakoa izango da Garaia Berrikuntza Gunean H-Eneak dituen instalakuntzetan (http://www.pologaraia.es/empresas/h-enea/).  Ekimen honen helburua pertsonen ohiko bizimoduarekin lotura duten negozio berrientzako aukerak identifikatzea izango da, eta bertan parte hartuko dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Enpresa Berrikuntza eta Proiektuen Zuzendaritza Masterreko ikasle eta irakasleek, besteak beste.

 

Ekimen hau Mondragon Unibertsitateak antolatzen du Goi Eskola Politeknikoaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo departamentuak babesten duen Kimuberri proiektuaren baitan.  Esan bezala, Garaian biltzen direnek eguneroko bizimoduarekin harremana duten zerbitzu, produktu eta negozio eredu berriak bilatuko dituzte.  Horretarako, hasieran zenbait ideia hautatu, eta ondoren ikasleek euren seihileko proiektuen baitan garatuko dituzte.

 

Ekimen honen antolatzaileek aditzera eman dutenez, behin ikasleek proiektu horiek amaituta, parte hartzen duten enpresek emaitza horiek kontsultatzeko aukera izango dute.  Era berean, barne ekintzaile-zaletasuna eta kooperazioaren bitartez iniziatibak artikulatzeko parada ere izango dutela aurreratu dute.

 

Esan bezala, hitzordua otsailaren 27an izango da, goizeko 8:30eatik eguerdiko 14:00etara.  Garaia Berrikuntza Gunean H-Eneak dituen instalakuntzetan 36 ikasle bilduko dira, guztiak Enpresa Berrikuntza eta Proiektuen Zuzendaritza Masterrekoak, baita zenbait irakasle, ikertzaile eta enpresa munduko pertsonak ere. 

 

Jardunaldiaren egitaraua ondorengoa izango da:

  • Parte hartzaileei harrera eta jardunaldiaren aurkezpena.
  • Hitzaldiak:

* Adriana Martínez  (APTES) - "La tecnología Social como oportunidad para el desarrollo socio-económico"

* Txabi Gorritxategi (H-enea) - "Una perspectiva de la vida cotidiana desde el HOGAR"

Jon Ander Arzallus (Grupo Gureak) - "Retos sociales en la vida cotidiana de las personas con discapacidad"

* Asier Aztiria (MU-EPS) - "La vida cotidiana de las personas desde la perspectiva de la Salud: Retos y Oportunidades"

  • Atsedenaldia.
  • Aukera-eremuak identifikatzeko kolaborazio-lana.
  • Aukerak gauzatzeko lan-programaren definizioa.
  • Itxiera ekitaldia.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg