Inicio de sesión

PostHeaderIcon “Horizon 2020: Daily life”, eguneroko bizitzarekin lotutako negozio aukera berrien sorkundea.

Goi Eskola Politeknikoak bultzatutako proiektu hau, otsailaren 27an Garaia Berrikuntza Guneko H-enea instalazioetan burutuko da. Bertan, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza Masterreko ikasleak, irakasle-ikerlariak eta zenbait enpresa elkartuko dira.

Mondragon Unibertsitateak, Goi Eskola Politeknikoaren bidez antolatu duen ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten duen Kimu berri izeneko proiektuaren barruan dago.

Jarnunaldiaren helburuetako bat, eguneroko bizitzan oinarritutako negozio aukera berriak identifikatzea da. Gainera, ekimen honen bitartez proiektu eta negozio aukera berriak zabalduko dira, negozio eremuak hedatu nahian. Proiektu eta ideia ezberdinak aurkeztuko dira eta ondoren, horien artean aukeraketa bat egingo da.

“Kimu berri bailarako gazteen artean ekintzailetasuna sustatzea helburu duen egitasmoa da”

 

Nekane Errasti, programan parte hartuko duen irakasle-ikerlariaren esanetan, ekimen hau bi helbururekin egina dago: batetik “gure unibersitateak enpresekiko duen erlazioa sustatu eta areagotu” eta bestetik egunerokotasunaren beharrak aztertu eta industria edo negozio aukera berriak identifikatu.

Parte hartzaileen artean, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza Masterreko ikasleak egongo dira, 36 guztira, baita irakasle, ikerlari eta zenbait enpresa ere. Hain zuzen ere, ikasleak izango dira, hurrengo seihilekoan hautatutako proiektuak aurrera aterako dituztenak.

IMG_9401

Nekane errasti: “Ikasleekin lantzeko gai baten beharra genuen eta aukera ezinhobe honi eutsi genion”. Errastiren esanetan, Horizon 2020: Daily life ikasleen azken proiektua lantzeko abiapuntua izango da, eta ondoren seihileko guztia izango dute proiektua “ikas-orduetan” jorratzeko.

Ekitaldira hurbilduko diren enpresek, proiektuen jarraipen bat egin ahal izango dute eta horrez gain, lankidetzan eta ekintzailetasunean oinarritutako negozio aukera berrien sustapenean parte har dezakete.

Hitzordua otsailaren 27an Garaia Berrikuntza Guneko H-enea instalazioetan izango da, goizeko 8:30tik eguardiko 14:00ak arte. Errastik adierazi duenez, asistentzia librea izango da, “interesa duen edonor hurbil daiteke”. Beraz, bertara joan nahi izanez gero, izena helbide elektroniko honetara bidali behar da:jganzarain@mondragon.edu.

Kimu berri

Mondragon Unibertsitateak sortutako ekimen honek gazteengan ekintzailetasuna bultzatzea du helburu.“Kimu berri bailarako gazteen artean ekintzailetasuna sustatzea helburu duen egitasmoa da”. Debagoienako garapena bultzatu nahi da aisialdia, kirola eta gazteria oinarritzat duten proiektuak sustatuz.

Kimuberriren erakusketa 2009. urtean egin zen lehenengoz, eta ordutik urtero egiten da proiektu desberdinak promozionatzeko asmoz. Esparru ugari aztertzen dituzten ideiak lantzen dira bertan, “Horizon 2020: Daily life” horietako bat izanik.

Horizon 2020, I+D+I proiektu bat aurrera atera nahi duen edozein enpresa, unibertsitate, ikerketa zentro edo Europako erakunde juridikori zuzendua dago, beti ere egitasmo horien edukia,Horizon 2020 ekimenak ezarritako baldintzetara mugatzen bada”.

 

Horizon 2020

Europar Batasunak abian jarri duen programa da Horizon 2020, ikerkuntza eta berrikuntza Europa guztian zabaldu eta bultzatzeko helburuarekin egina. Iniziatiba hau 2014-2020 epealdian bultzatuko da, 80.000 milioi euroko aurrekontuarekin: ikerkuntza, garapen teknologiko eta berrikuntza arloekin loturiko proiektu eta ekimen ezberdinak finantzatuko dira. Diru laguntza hauek proiektuen %100 finantzatuko dute.

Ibon Zugazti, Prospektiker (hausnarketa eta ikerketa prospektibo-estrategikoetarako egitura independientea) enpresako kidearen hitzetan, “Horizon 2020, I+D+I proiektu bat aurrera atera nahi duen edozein enpresa, unibertsitate, ikerketa zentro edo Europako erakunde juridikori zuzendua dago, beti ere egitasmo horien edukia, Horizon 2020 ekimenak ezarritako baldintzetara mugatzen bada”.

Proiektuen errealizazio epea hiru urtekoa izango da, eta gauzatzeko, bi milioiko aurrekontua erabiliko da. Programak hiru fase dauzka:

Lehenengo fasea, aurkeztutako proiektuen bideragarritasuna balioztatzean datza, sei hilabeteko epea ezarrita, aurrekontu osoko 50.000€ erabiliko dira.

Bigarren fasean erakustaldi eta erreplikazio komertziala jorratuko da. Hau burutzeko parte hartzaileek, 12-24 hilabete erabili beharko dituzte eta aurrekontuaren %70 inbertituko dute bertan.

Hirugarren eta azken fasea, komertzializazioarena da, proiektuen hedapenarena, alegia, eta hau ez da finantziatua izango.

Ibon Zugazti: “Gai ezberdinak jorratzen dituzten hainbat deialdi egingo dira non gai konkretu batekin zer ikusia duten proiektuak aurkeztu daitezkeen”. Besteak beste, nanoteknologia bultzatzeko proiektuak, garraioen sektorerako berrikuntza teknologikoekin zer ikusia duten ideiak, eta beste zenbait esparru jorratuko dira.

Iturria: TULANKIDE.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg