Inicio de sesión

PostHeaderIcon “Ekiten” ekintzailetzako programaren enpresa-proiektu onenen sariak banatu dira gaur

Enpresa Ideia Berriak, Landa Ingurunea Garatzeko Ideia eta Proiektuak, eta Hiri Adimentsuen alorreko Ideiak banatu dira gaur, martitzena, Mondragon Unibertsitatean. Aurten, 165 ikaslek hartu dute parte “Ekiten” ekintzailetza-programan.

595.1 (id: 6930186)

 

K.C.- 2013/07/09

 

Aurten, Ekiten lehiaketaren VII. edizioa izan da eta hiru kategoriatan hartu dute parte ikasleek: Enpresa Ideia Berrien Lehiaketa, Landa Ingurunea Garatzeko Ideia eta Proiektuak, eta Hiri Adimentsuen alorreko Ideia Lehiaketak. Guzti hauek Mondragon Unibertsitatearen Ekiten ekintzailetza-programaren barruan daude eta 165 ikaslek hartu dute parte, 57 proiekturen bidez. Hiru kategorietako lehen sari bakoitzak 1.000 euroko saria jaso du eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, ostera, bostehuna euro, hurrenez hurren.

Gaur, martitzena, hain zuzen ere, sariak banatu dizkiete irabazleei Mondragon Unibertsitatean. VII. edizio honetan honako hauek izan dira: Cooking Points izenarekin, sukaldaritzan aritzeko lokal bat alokatzeko proiektuak eskuratu du Enpresa Ideia Berrien kategoria; etxea eraginkortasun handiagoz berotu eta hozteko energia geotermikoko instalazioa eskaintzen duen GEO-LIFE proiektuak eskuratu du Landa Ingurunea Garatzeko Ideia eta Proiektuen bigarren saria – lehena hutsik geratu baita-; eta bizikleta elektrikoak alokatzea proposatzen duen Smart Mobility izeneko proiektuak eskuratu du Hiri Adimentsuen kategoriako lehen saria.

Lehiaketa urtez urte indartuz doa eta ikasleengan ekintzailetzaren kultura txertatzea du helburu, baita ikasleek euren enpresak sortzea eta negozio berriak abian jartzea ere, ingurunea garatzen laguntzeko. Lehiaketa duela zazpi edizio eratu zen kategoria bakar batekin eta aurten izan dira Gaztempresak bultzatutako Enpresa Ideia Berrien VII. Lehiaketa; Debagoienako eta Debabarrenako landa-garapenerako agentziek babestutako Landa Ingurunea Garatzeko Ideien eta Proiektuen V. Lehiaketa; eta Kimu Berrik babestutako Hiri Adimentsuen alorreko Ideien IV. Lehiaketa. Izan ere, unibertsitatea eratu zen unetik bertatik indar berezia jarri du ekintzailetzan, hainbat helburu batean biltzeko: berrikuntzaren kultura sustatuz eta sormena bultzatuz, enplegu sortzea eta lehiakortasuna hobetzea; autoenplegua eta ekimen berriak indartzea; eta diziplina arteko lan-taldeak bultzatzea.

Aurkeztutako proiektuen artean, ideiaren aberastasuna eta enplegua sortzeko izango duen inpaktua proposamenaren bideragarritasuna lan-taldearen diziplina artekotasuna eta ideiaren originaltasuna eta izaera berritzailea hartu ditu epaimahaiak kontuan.

Enpresa Ideia Berrien VII. Lehiaketa

Kategoria honetan 41 taldek hartu dute parte guztira eta lehen saria Cooking Points proiektuak eskuratu du, LEINNeko Miren Lasuen, Katalin Madariaga eta Unai Bergara ikasleena. Hiri handi batean sukaldaritzako era guztietako materialez hornitutako lokal bat abian jartzea proposatzen du ideiak: labea, bitrozeramika, platerak, mahaiak… Edozer plater mota prestatu eta ondoren jateko lekua eskaintzen da. Bigarren saria, ostera, Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak instalatu eta mantentzeko zerbitzu integrala izeneko proiektuak eskuratu du, Goi Eskola Politeknikoko Igor Ramos, Mitxel Uriarte, Aitor Uriarte eta Unai Zabala ikasleena. Azkenik, LäSteps proiektuak eskuratu du kategoria horretako hirugarren saria. Graffiti eraikitzailea sustatuz, etorkizuneko belaunaldiak heztea da enpresak eskainiko duen zerbitzua. Hala, Agustin Otegi eta Iñigo Subiza LEINNeko ikasleek eta Lander Arrieta Diseinu Grafikoko ikasleak lortu dute hirugarren saria.

Landa Ingurunea Garatzeko Ideien eta Proiektuen V. Lehiaketa

Kategoria honetan 6 proiektu aurkeztu dira. Kategoria honetan, lehen eta hirugarren sariak hutsik geratu dira eta bigarren saria, ostera, etxea eraginkortasun handiagoz berotu eta hozteko energia geotermikoko instalazioa eskaintzen duen GEO-LIFE proiektuak lortu du, Lander Ugarte, Xabier Gabilondo eta Andoni Badiola Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko (EAZG) ikasleena. Instalazioa erraza da eta hasieran egin beharreko inbertsioa handia bada ere, epe luzera gaur egungo sistema baino errentagarriagoa da.

Hiri Adimentsuen Alorreko Ideien IV. Lehiaketa

Kimu Berri elkarteak babestutako lehiaketa honetan 10 taldek hartu dute parte eta bizikleta elektrikoak alokatzeko Smart Mobility, Garraio Sistema Adimentsua ideiak eskuratu du 1.000 euroko lehen saria. Goi Eskola Politeknikoko Ibai Añorga, Janire Arribalzaga, Jokin Intxausti, Mireia Ortigosa, Ander Larrucea eta Oier Corujo ikasleak dira.

Goi Eskola Politeknikoko beste bost ikasle, Alex Gutierrez, Leire Mendikute, Maria Vivar, Ignacio Caballero eta Garbiñe Segurola dira etxean nahiz komunitatean Hiri-hondakinak trinkotzeko sistema ideiaren egileak eta kategoria horretako bigarren saria eskuratu dute. Proiektuak etxeko hondakinen bolumena txikitzeko produktu edo zerbitzu bati buruzko azterketa egin du, hondakinak errazago birziklatu eta kopurua murrizteko.

Kategoria horretako hirugarren saria PRT (Personal Rapid Transit) ekimenak lortu du, Jokin Otaegi Goi Eskola Politeknikoko ikaslearen eskutik. Ordenagailu zentral batek gidatuta, errepide-sare berezi batetik ibiliko diren ibilgailu txiki automatikoen bidezko garraiobidearen bideragarritasun-plana egin eta ondoren diseinatzea proposatzen du proiektuak.

 

595.2 (id: 6976202)

 

595.3 (id: 7175278)

 

595.4 (id: 7192759)

 

595.5 (id: 7222189)

 

595.6 (id: 7242857)

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg