Inicio de sesión

PostHeaderIcon “Ekaitza” eta “She´s lost control”, irabazle Huhezinema 2012an

Ostegunean, maiatzak10, amaitu zen Huhezinema, Euskal Film Laburren V. Jaialdia. Hiru sari nagusiak izan ziren: Euskarazko film laburrik onena: "Ekaitza". Film labur onena: "She´s lost control". Ikasleek egindako lanik onena: "Maskarak". Aurtengo edizioaren berritasunik handiena Euspot lehiaketa izan da.
“Ekaitza” eta “She´s lost control”, irabazle Huhezinema 2012an
 

Sari ofizialak

Huhezinema festibaleko epaimahaiak horrela banatu zituen aurtengo sariak:

  • Euskarazko film labur onena (Goiena saria, 1.000 euro): "Ekaitza", Alberto Gastesik zuzendua Donostia hotz eta euritsu batean. Bertan istorioa pizten da neska bat eta mutil bat kalean gurutzatzen direnean.
  • Film Labur Onena eta Produkzio Onena (Eiken saria, 600 euro): "She´s lost control", Haritz Zubillagarena. Irabazleak 600 euro irabazi ditu, eta Eikenerako bazkidetza kuota urtebeterako.
  • Ikasleen Labur Onena (500 euro): "Maskarak". Egileak: Ander Bolibar, Ariane Irazusta, Miren Ormazabal eta Oihan Vitoria.

Publikoaren sariak

Ikusleek hiru sari banatu zituzten.

  • Labur onena lehiaketa ofizialean: "Zeinek gehiago iraun", Gregorio Murorena. 400 euro eta Pates Zubia saskia.
  • Ikasleek egindako dokumental onena: "Maskarak".
  • Film labur onena: "Ohartxoak".

 

Epaimahaia

Aurten honako profesionalek osatu dute epaimahaia: Aitor Gutierrez eta Maialen Sarasua errealizatzailak, Beñat Sarasola idazlea eta Miguel Gomez-Tejedor ekoizlea.

Huhezinema 2012 saridunak

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg