Inicio de sesión

PostHeaderIcon “Batu taupadara” kanpaina jarri du abian Mundukidek.

Bere 15. urteurrena aprobetxatuta, bazkide partikular gehiago erakartzeko asmoa du kanpainak. Honen baitan, argazki erakusketa ibiltaria egingo dute; eta uztailaren 5ean lehenengo Mundukide lasterketa solidarioa egingo da Urkulun.

595 (id: 8010236)

Mundukidek 15 urte betetzen dituela eta, bere hedapena zabaltzeko helburua izango duen Batu taupadara kanpaina jarri du martxan. Elkartetik jakitera eman dutenez, “Mundukideren lana, filosofia eta emaitzak gizarteari hobeto ezagutarazteko” ekitaldi mordoa izango dira aurten eta datorren urtean. Orain aurkeztu den kanpainaren barruan, Mundukidek, bazkide partikular gehiago erakartzeko helburua izango du “proiektu berriak martxan jarri ahal izateko beharra eta aukera dagoelako”.

Izan ere, egun Mundukidek 100.000 pertsonarentzako lan egiten du Mozanbike, Brasil eta Cuban martxan dituen zazpi programetan. Guzti hauetan, “gure gizarteak bildutako esperientzia eta bitartekoak, benetako beharra erakusten duten komunitateen eskuetan jartzeko ahalegina” egiten duela dio Mundukidek. Horregatik, 15 urteko ibilbide luzean batutako emaitzak era ahalik eta modu ulergarrienean azaleratu nahi dituzte orain.

Helburu horretarako, udaberri honetatik aurrera argazki erakusketa ibiltaria egingo dute kooperatiba desberdinetatik zehar. 1.80x1.20 neurriko 16 panelez osatutako erakusketak Mundukide gertuago ezagutarazteko aukera emango die Mondragon, Laboral Kutxa, Ikerlan edo Lagun Aroko kooperatibistei. Erakusketa ibiltaria ez da izango halere, Mundukidek datozen datetan martxan jarriko duen ekimen bakarra. Oraindik informazio gutxi aurreratu duen arren, datorren uztailaren 5 domekan Urkulun Mundukide lehenengo lasterketa solidarioa egingo dutela jakitera eman du elkarteak.

Iturria: mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg