Inicio de sesión

PostHeaderIcon “On egin pintxoz pintxo” marka sortu dute, Debagoienan gastronomia sustatzeko

Ekimen hau Mondragon Unibertsitateko lau ikasle ekintzaileren eskutik jaio da, LEINN titulaziokoak: Jon de Andres, Txomin Gallastegi, Mamadou Diallo eta Miren Fernandez. Herriko ostalariei luzatu diete gonbitea ekintza ezberdinak burutzeko.
Isei Barbero / 2011ko abenduak 14, asteazkena

 

300 (id: 9088367)Gaur, asteazkena, Debagoienan gastronomia bultzatzea helburu duen “On egin pintxoz pintxo” marka aurkeztu dute Kulturateko areto nagusia.  Ideia hau Mondragon Unibertsitatearen baitan jaio da, LEINN -Lidergo Ekintzailea eta Innobazioa- burutzen ari diren lau ikaslek garatu baitute:  Jon de Andres, Mamadou Diallo, Txomin Gallastegi eta Miren Fernandez.  Lehenengo biak JumpIn enpresakoak dira, eta besteak EGOkoak.

Esan bezala, proiektu honen bitartez bailarako gastronomia sustatu gura dute lau ekintzaile hauek, eta gaurko agerraldian azaldutakoaren arabera, pintxoa izango da euren erreminta nagusia.  Zentzu honetan, buruan dituzten ideien artean Pintxopote eguneko pintxorik onena izendatu, hitzaldi gastronomikoak antolatu edota herriko pintxoa sortzea daude, besteak beste.

Askotan pintxo bat jaterakoan barruan dagoena jauzi egiten da lurrera, horregatik horrelako arazoei irtenbideak bilatzeko, pintxorik originalena ere bilatu nahi dugu”, azaldu du Jon de Andresek.  Era berean, “Street pintxo” delakoari buruz ere egin dute berba, ostalariek pintxoak kalera ateratzea oinarritzat duen ekimena.

Dena den, Mondragon Unibertsitateko lantalde honek iaz martxan jarritako ekimen bati ere emango dio jarraipena, oraindik data zehaztu ez badute ere, Debagoieneko II. Pintxo Lehiaketa ospatuko dutela aditzera eman baitute.  Iaz ez zituzten aurreikuspenak bete, 7 partaidek baino ez baitzuten eman izena, “horregatik aurtengo erronka kopuru hori handitzea izango da”. 

Etengabe ikasi, kalitatearen hobekuntza edota irudia berarena dira lehiaketan honen helburuak. Txapelketaren ezaugarriak, onurak edota sariak zeintzuk izan behar diren jakiteko, “workshop” delakoaren bitartez ostalarien artea inkestatxo bat egingo dutela jakinarazi dute.  Izan ere, adierazi dutenez, hauen parte hartzea “ezinbestekotzat jotzen dute proiektu hau garatzeko.

Gaurko ekitaldira 60 pertsona inguru gonbidatuta zeuden, halere, uste baino jende gutxiago gerturatu da Kulturatera.  Hori dela eta, nahi duenari proposamenak helarazteko deia luzatzen diote, horretarako debagoienapintxo@gmail.com helbidera idatzi behar delarik.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg