Inicio de sesión

PostHeaderIcon ‘Autoak eta pertsonak, elkarbizitza orekatua’ izango da Euspot lehiaketaren laugarren edizioko gaia.

Euskarazko sormena bultzatu eta publizitate arloan euskararen erabilera hedatzeko helburuarekin, apirilaren 24ra bitartean bidali ahal izango dira 20 eta 30 segundo arteko spotak, Euspot Euskarazko Spot Lehiaketara. Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea eta Arteman Komunikazioak dira lehiaketaren sustatzaileak.
 

Euspot Euskarazko Spot Lehiaketak iaz izandako arrakastaren ostean, martxan da lehiaketaren laugarren edizioa. Helburua da euskarazko sormena bultzatzea, eta bereziki aurten nahi dutena da spot lehiaketa kontsolidatzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea.

Antolatzaileek urtero gai bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, 20 eta 30 segundo arteko spotak egin behar izaten dituzte. Hauxe da aurtengo gaia: Autoak eta pertsonak, elkarbizitza orekatua.

Izaera irekia

Lehiaketak izaera irekia du eta Euskal Herrian parte-hartzea sustatu nahi du. Betiere, Debagoienean oinarru sendoak jarrita. Horretarako, Mondragon Unibertsitateak bere ikasketa kurrikulumean sartu du spoten gaineko ikasgaia eta Arizmendi ikastolako zein Kurtzebarri eskolako DBHko ikasleek lehiaketan parte hartu ahal izango dute.

Berrikuntza

Aurten, gainera, antolatzaileek akordio bat sinatu dute Music Library etxearekin, eta ondorioz, parte-hartzaileek euren musika doan erabili ahal izango dute.

Lanak aurkezteko epea

Lanak apirilaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dira euspot.eu webgunean.

Sariak

Hainbat sari egongo dira aurten ere: Spotik onenarendako, 1.000 euro; publikoaren sariarendako, 500 euro; Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onenarendako, 500 euro; eta gazteen sariarendako (14-18 urte), 250 euro.

Iturria: GOIENA.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg