Inicio de sesión

PostHeaderIcon ´Zinema ziztadak´ lelopean, badator zortzigarren Huhezinema

Sentsazioetara, emozioetara, zentzumenetara jo nahi izan dute antolatzaileek zortzigarrenean, eta horregatik aukeratu dute Zinema ziztadak leloa. "Film laburrak, laburrak izanik, ziztada bat bezala sartzen zaizkigu. Bertan kontatzen diren istorio batzuk gurekin gelditzen dira, zainetan gora eta behera", azaldu dute. Lanak aurkezteko epea martxoaren 17ra arte egongo da zabalik.
Huhezinemaren aurtengo edizioko kartela. | Ikusi handiago | Argazki originala
Zinema jaialdia antolatzen dabilen taldetik adierazi dute, egin duten ideia zaparradaren ondoren, erleak, erlauntzak, ziztadak eta eztia izan direla garaile, eta gaineratu dute zinemagintza erlauntz handi bat moduan ikusten dutela: "Erlauntzak lan-talde handi bat bezala ulertzen ditugu, film labur bat egiterako orduan beharrezkoa den lan-taldearen parekoak. Zinemagintza erlauntz handi bat bezala ikusten dugu, non erleek gogotsu egiten duten lan, bakoitzak bere ekarpena eginez, obra handi bat egiteko".
 
Iturria: GOIENA.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg