Inicio de sesión

PostHeaderIcon Mondragon Unibertsitateak batxilergoko eta LHko 50 gazte bildu ditu Oñatin gazteGOTalent lehiaketan.

Enpresa-mundua atsegin duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzako ideia-lehiaketa da gazteGOTalent.

PostHeaderIcon Langabeentzako ikastaroak Mondragon Unibertsitatean.

Astelehenean, urriaren 2an, hasiko dira fabrikazio prozesuekin zerikusia duten hiru kurtsoak. Lanbidek %100ean finantzatutako kurtsoak dira, langabeei zuzenduak eta enpresan praktikak egiteko aukera ematen dutenak. Oraindik izena emateko aukera dute interesatuek.

PostHeaderIcon MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Ingeniaritza Biomedikoko eta LEINN graduko 60 ikaslek osasun-sektoreko enpresen benetako erronkak ebatzi dituzte.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Ingeniaritza Biomedikoa eta LEINN (Lidergo Ekintzaileko eta Berrikuntzako Gradua) ikasten ari diren Oñatiko, Bidasoako eta Bilboko 60 ikasle Garaiako Berrikuntza Gunean (Arrasaten) bildu ziren atzo, helburu bakar batekin: jardunaldian zehar, osasun-sektoreko enpresek mahai gainean jarri zituzten benetako lau erronka diziplina anitzeko taldeetan ebaztea.

PostHeaderIcon MONDRAGON UNIBERTSITATEko Kirol Zerbitzuak martxan jarri du argazki lehiaketaren XV.edizioa.

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Kirol Zerbitzuak martxan jarri du argazki lehiaketaren XV.edizioa. Aurtengo gaia "jarduera fisikoa natur ingurunean" izango da eta maiatzaren 20a bitarte aurkeztu ahal izango dira lanak.

Edizio honetan bada berrikuntza nagusi bat. Argazki irabazleak 100€ko saria jasotzeaz gain, argazkia datorren ikasturteko egutegian erabiliko du Kirol Zerbitzuak. Bigarren aldaketa bat ere bada, orain arte eskaini den bilduma onenaren lehiaketa desagertuko egingo da.

PostHeaderIcon MONDRAGON UNIBERTSITATEko Surf Txapelketa ospatu zen aurreko larunbatean.

Orain dela 6 urte hasi ginen txapelketa hau antolatzen, gure unibertsitateko surflaririk onenak ezagutzeko eta ostean Frantziako Unibertsitate Txapelketara joateko. 

Ikasturte honetan, gure ikasleez gain, Frantziako ikasleak ere gonbidatu ditugu eta aipatzeko hauek erakutsi duten maila altua, irabazlea Jules Thomet Ripcurl-eko surflaria izan zen.

Eguraldi oso ona egon ez arren, larunbat goizean ospatu zen txapelketa, elkarpuntua gure laguntzaileak diren Zarauzko Surf Eskola zen goizeko 8:30n. Bertan aldatu eta urtera.

PostHeaderIcon Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak, euskaraz idatzitako ikasketa amaierako lan onenak saritu dituzte.

Aurkeztu diren 20 lanen artean, “Arizmendi ikastolako lehen hezkuntzako ikasle etorri berrien pertzepzioak euskararen ikaskuntzaren inguruan ” lana izan da 4.

PostHeaderIcon Mondragon Unibertsitateak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 30 beka kudeatuko ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzaturiko Gipuzkoarrak Munduan Trebatzen programako bekak dira eta horien helburua gipuzkoar gazteen prestakuntza hobetzea da.

PostHeaderIcon Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren astea izango da Mondragon Unibertsitatean.

Azaroaren 7tik 17ra, etorkizuneko ikasleek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute Mondragon Unibertsiteko campus ezberdinetan.

595.2 (id: 8668260)

PostHeaderIcon Masterraren hilabetea antolatu du Mondragon Unibertsitateak, eskaintza ezagutzera emateko

Horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte maiatzaren 28tik ekainaren 19ra bitartean, besteak beste, informazio saioak eta azokak. Gainera, II. Enplegu eta Prestakuntza Azoka hartuko du Arrasatek ekainaren 19an; egitasmoaren aurtengo azken ekintza izango da.

PostHeaderIcon MUk surfari aplikatutako meteorologiari eta ozeanografiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu

Itsasoaren eta olatuen jokaera iragartzeko. unibertsitateko Bidasoa Campusean gauzatuko dira maiatzaren 2an, ostiralean, 15:00etatik 21:00etara, eta larunbatean, 9:00etatik 15:00etara.
 
Autengo neguan itsats ekaitz ugari izan ditugu. Baina, ba al da horiek aurreikusteko modurik? Mondragon Unibertsitateko Bidasoa Campusak surfari aplikatutako meteorologiari eta ozeanografiari buruzko jardunaldiak antolatuko ditu ostiralean eta larunbatean, hau da, maiatzaren 2an eta 3an.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg