Inicio de sesión

PostHeaderIcon Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka ospatuko da apirilak 17 eta 18an.

Hamar urte dira Debagoieneko Mankomunitatea, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ekimen hau antolatzen hasi zela. Egitasmoa Kulturateko Klaustroan zabalduko da.

 (id: 3203095)

 

PostHeaderIcon 150 lanpostu eskainiko ditu aurtengo Lanbai azokak.

LANBAI azoka datorren ekainaren 22an ospatuko da, "lanpostu bat bilatzen ari diren pertsonak lana eskaintzen duten enpresetara zuzenean gerturatzeko" helburuarekin.

PostHeaderIcon Badator LANBAI V Enplegu eta Formazio azoka.

Mondragon Unibertsitateak, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzua, LANBIDE eta MONDRAGON Korporazioaren babesarekin,  ekainaren 22an, 10:00etatik 14:00etara, V Enplegu eta Formazio Azoka antolatuko du. Hain zuzen ere, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Gunean duen 11. eraikinean izango da.

PostHeaderIcon La cuarta edición de Lanbai congregó a más de 50 empresas.

La feria de empleo Lanbai se celebró ayer 9 de junio en Garaia.

PostHeaderIcon Martxan da IV. Lanbai enplegu eta prestakuntza azoka Garaia Berrikuntza Gunean.

Mondragon Unibertsitatearen IV. Lanbai enplegu eta prestakuntza azoka lan bila ari diren guztientzat da, eta 350 lan elkarrizketa ahalbidetu ditu gazte eta enpresen artean.

Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak, errektoreorde Jon Altunak, Arrasateko alkate María Ubarrechenak eta Lanbideko, enplegu eta gizarte-politiketako, zuzendari nagusi Adolfo Alustizak inauguratu dute azoka eguerdiko 14:45ean.

PostHeaderIcon Lanbai enplegu eta formazio azokaren 4. edizioa egingo da ekainaren 9an.

DANOBATek eskari garrantzitsu bat jaso zuen Bergeneko tranbiatik, Bybanen-etik, trenaren shuntatzea neurtzeko sistema bat entregatzeko.

PostHeaderIcon LanBai azokaren laugarren ediziorako akordioa MU eta Arrasateko Udalaren artean.

Arrasateko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak lan hitzarmena sinatu dute beste urte batez LanBai Enplegu eta Formazio Azoka antolatzeko. Ekainaren 9an izango da eta 50 enpresa eta erakundek hartuko dute parte. Berritasun bezala, ekainaren 6tik 8ra tailer praktikoak eskainiko dituzte lana topatzen trebatzeko.

PostHeaderIcon Hirugarren urtez jarraian, Lanbai azokak arrakasta izan du.

Inaugurazioa 14:45ean izan da, MUren Goi Eskola Politeknikoaren 11. eraikinean (Garaia Berrikuntza Gunea). MUko errektore Vicente Atxak, Arrasateko jarduneko alkate Inazio Azkarragaurizarrek, Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendari Gotzone Sagarduik eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari batek inauguratu dute azoka. Ondoren, 15:00etatik 19:00etara, III. Enplegu eta Prestakuntza Azoka burutzen ari da.

PostHeaderIcon Lanbai enplegu eta formazioa azokaren hirugarren edizioa egingo da Arrasaten ekainaren 11n.

Ekainaren 11n, Lanbai enplegu eta formazioaren hirugarren edizioa egingo da Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko MONDRAGON UNIBERTSITATEko eraikinean. Aurten, gainera, aurretik, ekainaren 9an eta 10ean, lan bilaketara zuzendutako lantegi eta hitzaldi irekiak antolatu dira Arrasateko Kulturaten. Guztira, 36 enpresa eta erakundek jarriko dituzte curriculumak jasotzeko stand-ak Lanbain. Azoka irekita egongo da 15:00etatik 19:00etara.

PostHeaderIcon Badator LANBAI III.

Ekainaren 9, 10 eta 11n, lan bila edo formazio bila dabilen ororentzat irekia den azoka izango dugu Arrasaten.

Hiru egunetan zehar, hainbat ekimen egongo dira.

Ekainaren 9 eta 10ean, lan bilaketara bideratutako tailerrak izango ditugu Arrasaten, Kulturaten hain zuzen ere. Hemen ikus daiateke tailerrei buruzko informazio guztia. Tailerrak dohainik izango dira baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg