Inicio de sesión

PostHeaderIcon Komunikaldiak, etorkizunera begira.

“Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?” izenpean antolatu ditu aurten Komunikaldiak Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko komunikazio departamentuak.

Bederatzigarren edizio honetan, gaia ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari diren ikasleei bereziki zuzendutakoa izan da, etorkizunera begira dituzten beldurrei, asmoei eta galderei erantzuteko.

PostHeaderIcon Etorkizunerako lan aukeren inguruan jardun dute Garaian.

Komunikaldiak ekimenaren bederatzigarren edizioa ospatu da gaur, hilak 26, Garaia Berrikuntza Gunean.  Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazioa departamentuak antolatzen duen ekitaldia da honako hau, eta aurten Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak eta ikasle ohiak izan dira protagonistak.  Izan ere, oraingo honetarako aukeratutako gaia "Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut.

PostHeaderIcon Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen etorkizunaz ariko dira gaur Huheziko Komunikaldian.

Horixe izango dute hizpide Komunikaldian, gaur, 09:00etan hasita, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Ikus-entzunezko Komunikazioaren alorreko etorkizuneko lan aukeren gaineko informazioa zabaltzea, eta antzeko ikasketak egin dituzten gazteek abian jarritako ekintzailetasun eta lan-esperientziak bertatik bertara ezagutzea da helburua.
IX. Komunikaldiaren kartela.

PostHeaderIcon Aurkeztu da Huhezinema euskal film laburren lehiaketaren 7. edizioa.

Ireki da epea lanak bidaltzeko Huhezinemara, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen euskal film laburren lehiaketara. Zazpigarren edizio honetan, ikus-entzunezkoak aurkezteko epea zabalik egongo da 2014ko otsailaren 14ra arte. Guztira, 4.000 euroko sariak banatuko dira irabazleen artean.

PostHeaderIcon Hizkuntza paisaia aztertuko dute Aretxabaletan

Huheziko ikasle talde batek hizkuntza paisaiaren gaineko ikerketa bat eramango du aurrera datozen hilabeteotan Aretxabaletan. Proiektua Loramendi euskara elkartearena da.

PostHeaderIcon Koldo Almandoz garaile, Huhezineman

Gaur, eguena, egin dute Huhezinemako sari banaketa, lehiaketa ofizialeko ikus-entzunezkoen proiekzioaren ostean. Koldo Almandozekin batera –'Deus et Machina' film laburrarekin eraman du saria–, saridun izendatu dute, Tucker Davila Wood, 'Los Perfeccionistas' lanarekin –Huhezinema Saria, 1.000 euroko saria–; eta horrez gainera, aipamen berezia eskuratu du Ivan Kortazarren 'Tesoros' izeneko lanak.

PostHeaderIcon Markos Goikolea iruñearrak irabazi du Euspot 2013ko lehiaketa

Atzo, asteartea, Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sariak banatu ziren, eta ekitaldia Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan.  Aurten 22 lan aurkeztu dira guztira, Euskal Herri osoko txoko ezberdinetakoak.  Lehenengo edizioarekin alderatuta 'kalitateak gora egin du eta parte-hartzea nabarmen hazi da', adierazi dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, iaz  9 lan aurkeztu ziren eta aurten 22 lan lehiatu dira sari nagusia eskuratzeko. Kalitateak ere gora egin du, eta 'lan oso dotoreak eta askotariko estilokoak aurkeztu dira'.

PostHeaderIcon “Ekaitza” eta “She´s lost control”, irabazle Huhezinema 2012an

Ostegunean, maiatzak10, amaitu zen Huhezinema, Euskal Film Laburren V. Jaialdia. Hiru sari nagusiak izan ziren: Euskarazko film laburrik onena: "Ekaitza". Film labur onena: "She´s lost control". Ikasleek egindako lanik onena: "Maskarak".

PostHeaderIcon Bideo-jokoak aurtengo HUHEZIko Komunikaldiaren ardatz

Aurtengo Komunikaldia jardunaldietan bideo-jokoak hartuko dituzte gai moduan, hezkuntzarekin duten loturan sakonduz. Cretivity Zentrum-eko Jone Zubiagak,  Delirium Studios-eko Asier Quesadak eta Carlos Gonzalez Tardonek egingo dituzte goizeko berbaldiak.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg