Inicio de sesión

PostHeaderIcon EikenTalent 2014 lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, ekainaren 4an, Aretxabaletako campusean.

Ekainaren 4an, EikenTalent 2014 ikus-entzunezko proiektu eta ideien sari banaketa ekitaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campuseanEikenek (Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra) bultzatzen du EikenTalent lehiaketa, eta bere xedea da sustatzea gazte unibertsitarioen artean ekintzailetasuna eta enplegua.

PostHeaderIcon Euspot-en sari nagusia bi talderendako izan da aurten.

Gazteen artean eta sare sozialetan arrakasta izan du Euspot lehiaketak, eta sorpresarekin bukatu da, gainera; izan ere, jasotako lanen kalitatea dela-eta, sari nagusia bi talderen artean banatu da: 'Euspotter' (Heidi Otadui eta Yago Mateo donostiarrak) eta 'Pintxo pote bat, hamaika istorio' (Charlie Boy Team, MUko Elgoibar, Durango, Aretxabaleta eta Oñatiko ikasleek osatutako taldea) izeneko iragarkiak.

PostHeaderIcon Irakasleen prestakuntza ardatz, 'Hezkuntza berrikuntza'-ren bigarren edizioa, hilaren 15ean HUHEZIn

Maiatzaren 15ean egingo da Eskoriatzako campusean, "Hezkuntza berrikuntza" jardunaldiaren bigarren edizioa, hezkuntza arloan esperientziak trukatu eta berrikuntza sustatzeko.

PostHeaderIcon Euspot 2014 abian da: Hirugarren edizioak pintxo potea eta euskara izango ditu hizpide.

HUHEZIko (MU) Komunikazio Departamentuak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa Koop. Elkarteak Euspot izeneko euskarazko spot lehiaketaren hirugarren edizioa jarri dute martxan

PostHeaderIcon Huhezinemak izan badauzka jada 2014ko irabazleak.

Pasa den ostiralean, martxoaren 28an, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean Huhezinema Jaialdiaren 2014. edizioko sari-banaketa ekitaldia egin zen. Maialen Belokik, Anari Alberdik eta Jon Garañok osatutako epaimahai ofizialak sei film labur saritu zituen.  Lehiaketa ofizialari dagokionez, euskarazko film labur onenaren saria Asier Altunaren Zela Trovkek jaso zuen, epaimahaiaren sari berezia Lander Camareroren Political story-rentzat izan zen, eta Vertigo saria Alberto Gastesiren Alejandra filmak jaso zuen.

PostHeaderIcon Bertigoa nagusi aurtengo Huhezinema jaialdian.

‘Gainditu bertigoa!’ leloarekin iritsi zaigu Huhezinemako zazpigarren edizioa. Film bat sortzeak eman dezakeen bertigoari aurre egin behar zaiola aldarrikatu nahi izan da aurtengo mezuarekin. Ikus-entzunezko ikasleen lehiaketa ekitaldiak eman dio irekiera Film Laburren Jaialdiari. Atzotik ostiralera bitartean Huhezinema martxan izango da.

Aretxabaletako Arkupe aretoan giro goxo eta atsegina sortu zen atzo,  Huhezinemako lehen egunean.

PostHeaderIcon Zazpigarren Huhezinemaren sariak banatuko dituzte gaur, egubakoitza, Arkupen.

Hilabeteetako prestaketa lan gogorren ostean, gaur, egubakoitza, Huhezinema jaialdiko sail ofizialeko hamahiru film laburrak erakutsiko dituzte 17:00etan hasita, eta 20:30etan hasiko da sari banaketa, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Sara Cozar eta Itziar Atienza aktore ezagunek aurkeztuko dute gaur iluntzeko gala.

PostHeaderIcon Joseba Tapia musikariak hitzaldia emango du astelehenean Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan.

"Belarriak soinu" izeneko hitzaldi musikatua emango du Joseba Tapia musikariak astelehenean, hilak 24, Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako campusean. Hitzaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta irekia izango da.

PostHeaderIcon Aukeratuak jada Huhezinemaren 14 finalistak.

Epaimahaiak eman du aditzera jada Huezinemaren VII.edizioko finalisten zerrenda. Aurten 134 film labur jaso dituzte orotara, horietatik 30 euskara hutsean ekoitzitakoak, aurreko urteko marka hautsiz.  Lehiaketa ofizialerako 118 lan jaso dira, fikziozkoak, dokumentalak, esperimentalak, animaziozkoak eta genero nahasketak.  MUko ikasleen lehiaketatan, berriz, 16 izan dira aurkeztutako film laburrak, fikziozkoak, dokumentalak eta bideoklipak.

PostHeaderIcon Ane Irazabal: "Nire pasio bat ogibide bihurtu dut".

Ane Irazabal (Arrasate, 29 urte) Ekialde Hurbileko kazetari berriemaile ezaguna da. Sarri ikusi izan dugu ETBn Egiptoko egoeraren berri ematen, besteak beste.
Ane Irazabal kazetari arrasatearra martitzenean, Komunikaldietan, Garaian.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg