Jende ugari bildu da "Porrota, arrakastaren ernamuina" aztertu duen Komunikaldiak jardunaldian.
'Porrota, arrakastaren ernamuina' izango da Komunikaldiaren 10. edizioaren gaia.
Martxoaren 11n, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean Komunikaldia jardunaldiaren 10. edizioa egingo da. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen jardunaldiak porrotaren gaia jorratuko du, hain zuzen ere, komunikazio eta ikus-entzunezko proiektuen porrotetatik atera daitezkeen irakaspenak eta, ondoren, berriro ahalegintzeak duen garrantzia.
Badator Komunikaldia 2015!
Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien fakultateak (HUHEZI) hamargarrengoz antolatu ditu Komunikaldia izeneko jardunaldiak. Komunikaldia Garaia Berrikuntza Gunean egiten den goiz bakarreko ekitaldia da. Bertan jorratzen dira gai monografiko baten bueltan interesgarriak diren esperientzia ezberdinak.
´Zinema ziztadak´ lelopean, badator zortzigarren Huhezinema
‘Autoak eta pertsonak, elkarbizitza orekatua’ izango da Euspot lehiaketaren laugarren edizioko gaia.
Euskarazko sormena bultzatu eta publizitate arloan euskararen erabilera hedatzeko helburuarekin, apirilaren 24ra bitartean bidali ahal izango dira 20 eta 30 segundo arteko spotak, Euspot Euskarazko Spot Lehiaketara. Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea eta Arteman Komunikazioak dira lehiaketaren sustatzaileak.
Europako Gazteen Parlamentuko lehiaketako saioetako bat Aretxabaletako campusean egingo da
Europako Gazteen Parlamentuko Espainiako Estatuko ordezkariak aukeratzeko eztabaida saioetako bat Aretxabaletako campusean egingo da urtarrilaren 31an. Gipuzkoako eta Arabako 15 eta 17 urte bitarteko 30 ikaslek gizarte gaiez eztabaidatu beharko dute. Guretik, Arizmendiko ikasleek hartuko dute parte.
Zabalik dago Huhezineman parte hartzeko epea.
Martxoaren 17ra bitartean bidal daitezke Mondragon Unibertsitateak bultzatutako film laburren lehiaketarako lanak. Hiru sail izango dira oraingoan ere: Sail Ofiziala, Basque Culinary Center eta MUko ikasleen lehiaketa. Huhezinema.com atarian kontsulta daitezke oinarriak.
Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasle eta ikasle ohiak irabazle Lekeitioko 37. Euskal Zinema Bileran.
Aitor Arregi Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakaslearen Zarautzen erosi zuen filmak irabazi ditu Lekeitioko 37. Euskal Zine Bilerako sari nagusia eta zuzendari onenaren saria. Gainera, gradu horretako 4. mailako ikasle ohiek egindako bi lanek ere jaso dituzte sariak: Anonymous eta Positibatzera film laburrek
Estudiantes de MU colaboran con EITB en unas dinámicas de trabajo en equipo.
Los estudiantes de cuarto curso del grado en Liderazgo emprendedor e innovación y los de Comunicación Audiovisual de Mondragon Unibertsitatea realizaron una dinámica conjunta en el campus de Aretxabaleta en colaboración con el grupo de radio-televisión pública EITB.
Durante la sesión de trabajo denominada Birth Giving los estudiantes llevaron a cabo diversas dinámicas durante las que se esforzaron en dar solución al caso planteado por los representantes del ente público.
HUHEZI Fakultatea "erakunde kolaboratzailea" izango da Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Lehen Aukera beken kudeaketan.
Mondragon Unibertsitateko beste fakultateekin batera, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bat egingo du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Lehen Aukera beken kudeaketan. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bideratutako beka horien helburua da, praktika ordainduen bidez, enplegagarritasuna aukerak handitzea titulua edo prestakuntza duten gazte langabeen artean.