Inicio de sesión

PostHeaderIcon Arizmendik eraikuntzarekin lotutako jardunaldia eta ikastaroa antolatu ditu.

“Eraikuntza eta osasuna, etxebizitzaren kalitateak gure osasunean eragiten al du?” Izenburupean jardunaldia izango da maiatzaren 22an, Kulturaten, Arrasaten. Eta 23an, berriz, “karezko mortairuak” izeneko ikastaroa antolatu dute Arrasateko Arizmendi ikastolan eskainiko dena.

Gaur egun gure bizitzaren ehuneko laurogeia eraikin baten barruan pasatzen dugu. Ondorioz, eraikinak zerikusi handia du gure osasunean.

PostHeaderIcon Huhezinema film laburren jaialdiak baditu irabazleak.

Pasa den ostegunean, apirilak 30, ospatu zen azken jaialdia eta bertan banatu ziren sail ofizialeko sariak. Zortzi sari nagusi banatu ziren goraino bete zen Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.

Huhezinema, VIII. euskal film laburren jaialdiak baditu irabazleak. Pasa den ostegunean banatu ziren Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.

PostHeaderIcon Kale-emanaldi batekin hasiko da ilunkaran Huhezinema.

Huhezikoek prest dute guztia Euskal Film Laburren Jaialdirako. Eguenera bitartean, emankizunak eta lehiaketa egingo dituzte Arkupen eta Orly tabernan. Hasteko, gaur 21:00etan emanaldi ireki berezia egongo da plazan, Sail Ofizialeko finaletik kanpo geratu diren lanekin.

PostHeaderIcon Apirilaren 28tik 30era, 111 film labur lehiatuko dira Huhezinemaren 8. edizioan.

111 film labur lehiatuko dira, apirilaren 28 eta 30a bitartean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateetako Ikus-entzunezko Komunikazioko 4. mailako ikasleek antolatzen duten Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdian.

PostHeaderIcon HUHEZINEMA sartu da azken txanpan.

Gero eta gutxiago falta da Huhezinemarako. Aurtengo kontzeptu berritzailearen haria jarraituz, jaialdiak plazaratu du jada zortzigarren edizio honetako spota: eztia, erleak eta ziztadak.

Huhezinemako ikasle-antolatzaile taldeak film baten grabaketa eta erleen lan egiteko modua alderatu ditu, talde-lana abiapuntu bezala erabiliz.

PostHeaderIcon MUtelebistak Komunikaldia 2015 buruzko erreportajea igorri du.

Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien fakultateak (HUHEZI) hamargarrengoz antolatu zituen Komunikaldia izeneko jardunaldiak.

Aurtengo gaia ondorengoa izan zen: Porrota, arrakastaren ernamuina. Gai honekin ekintzailetasunari aupada eman nahi zeun HUHEZIk.  

Lotura honen bitartez, MUtelebistaren erreportajea ikus dezakezu…:

http://mukom.mondragon.edu/mutb/emanaldiak/166-komunikaldia-2015/

PostHeaderIcon Jende ugari bildu da "Porrota, arrakastaren ernamuina" aztertu duen Komunikaldiak jardunaldian.

Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean burutu da gaur goizez Komunikaldia jardunaldiaren 10. edizioa. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen jardunaldian porrotaren gaia jorratu dute.

PostHeaderIcon 'Porrota, arrakastaren ernamuina' izango da Komunikaldiaren 10. edizioaren gaia.

Martxoaren 11n, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean Komunikaldia jardunaldiaren 10. edizioa egingo da. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen jardunaldiak porrotaren gaia jorratuko du, hain zuzen ere, komunikazio eta ikus-entzunezko proiektuen porrotetatik atera daitezkeen irakaspenak eta, ondoren, berriro ahalegintzeak duen garrantzia.

PostHeaderIcon Badator Komunikaldia 2015!

Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien fakultateak (HUHEZI) hamargarrengoz antolatu ditu Komunikaldia izeneko jardunaldiak. Komunikaldia Garaia Berrikuntza Gunean egiten den goiz bakarreko ekitaldia da. Bertan jorratzen dira gai monografiko baten bueltan interesgarriak diren esperientzia ezberdinak.

PostHeaderIcon ´Zinema ziztadak´ lelopean, badator zortzigarren Huhezinema

Sentsazioetara, emozioetara, zentzumenetara jo nahi izan dute antolatzaileek zortzigarrenean, eta horregatik aukeratu dute Zinema ziztadak leloa. "Film laburrak, laburrak izanik, ziztada bat bezala sartzen zaizkigu. Bertan kontatzen diren istorio batzuk gurekin gelditzen dira, zainetan gora eta behera", azaldu dute.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg