Inicio de sesión

PostHeaderIcon MUk eta MONDRAGONek euskaraz idatzitako ikasketa amaierako lanik onenak saritu dituzte bosgarrenez.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eman dira gaur euskaraz aurkeztutako ikasketa bukaerako lan onenei sariak. Edizio honetan bi saritu egon dira, bata, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikaslea eta bestea Enpresagintza Fakultateko ikaslea. Lehenengo sariaren irabazlea Miren Baranguan, Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan unibertsitate masterreko ikaslea izan da, ARIZMENDI IKASTOLArentzako egin duen “Arizmendi ikastolako Gazteluondo guneko ikasle etorri berrien euskararen erabilera ” lanarekin.

PostHeaderIcon Euskararen panoraman erreferente izan nahi du Euspotek.

Bosgarren edizioan, Gipuzkoako barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak sarituko dira, beti ere euskarazko sormena bultzatuz.

PostHeaderIcon Huhezinemako 9. edizioko kartela aurkeztu dute.

Aurtengo edizioaren leloa Zinemaren zirrara izango da, eta egilea IKO 4. mailako Elena Canas ikaslea izan da.

PostHeaderIcon Dena prest martxoaren 9an egingo den Komunikaldia jardunaldiaren 11. edizioarako.

Dena prest dago martxoaren 9an egingo den Komunikaldia jardunaldiaren 11. edizioarako. "Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" izenpean, ikus-entzunezko komunikazio esparruko profesionalek eta ikasle ohiek partekatuko dituzte bizi izandako lan esperientziak.

PostHeaderIcon Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak sarituko ditu EUSPOTek.

Lehiaketaren helburua da publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea da eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea.

PostHeaderIcon 'Ezagutzera nator!' izeneko telebista saioa ekoitzi dute Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek Goienarekin batera.

Ezagutzera nator! izeneko telebista saio ekoitzi dute Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek. Goiena telebistaren elkarlanean egindako saioak 9 atal ditu eta atal bakoitzean landuko dute Debagoieneko herri bat. Ikasleak lau laguneko taldetan antolatu dira 25 minutuko saioak egiteko.

PostHeaderIcon Huheziko ikasleek Ezagutzera nator! saioa estreinatuko dute Goiena telebistan.

Huheziko ikasleek Ezagutzera nator! saioa estreinatuko dute gaur, eguena, Goiena telebistan. 22:00etan izango da emisioa. Gaurko saioa Aramaiori eskainitakoa izango da. Josu Urrestarazu aurkezlea Juanito Saizarrekin, Lierni Altunarekin, Mikel Bengoarekin eta eskolako ikasleekin egongo da.

PostHeaderIcon Huhezinema 2016 jaialdirako lanak otsailaren 10a bitartean aurkez daitezke.

Euskal Film Laburren Jaialdiaren bederatzigarren edizioa egingo du Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko fakultateak martxoaren 16tik 18ra bitartean. 

PostHeaderIcon Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle talde batek irabazi du Kameratoia 2015 bideo lehiaketa.

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko lehen mailako ikasle talde batek irabazi du Topaguneak eta Durangoko Azokako Irudieneak antolatutako Kameratoia 2015 bideo lehiaketaren lehenengo saria. Unai Portilla, Haizea Azpilikueta, Egoitz Diaz, Leire Zarate, Ane Zuazubiskar, Asier Ugarte eta Eneko Zuberogoitia ikasleek 1.200 euroko saria eskuratu dute "Jorrai" izeneko bideoarekin.

PostHeaderIcon Hezkuntzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduetako ikasleek elkarrekin hartuko dute parte EDITen, Europako bideo jaialdian

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko gradu desberdinetako ikasleek elkarrekin hartuko dute parte Europa mailako EDIT Educational Video Challenge jaialdian. A

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg