Inicio de sesión

PostHeaderIcon Aretxabaleta eta Eskoriatzako DBHko 220 ikaslek hartu dute parte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egindako Gazte Mintzodromoan.

Pasa den ostiralean, hilak 2, Eskoriatzako eta Aretxabaletako 220 gaztek hartu zuten parte Aretxabaletako campusean egindako Gazte Mintzodromoan. Euskararen Egunaren harira, DBH 3. eta 4. mailako ikasleek euskaraz hitz egin zuten euren intereseko gaiei buruz Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalek antolatutako ekitaldian. Dinamizatzaile lanak eginda, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 12 ikaslek esku hartu zuten ekitaldian.

PostHeaderIcon EDIT Video Challenge 2016 lehiaketan parte hartu dute Ikus-entzunezko eta Hezkuntza graduetako ikasleek.

Aurten ere, Ikus-entzunezko eta Hezkuntza graduetako ikasleek parte hartu dute nazioarteko EDIT Video Challenge 2016 lehiaketan. Gradu desberdinetako ikasleek osatutako taldetan, edizio honetako erronka izan da hezkuntzaren inguruko bideo pedagogikoak egitea 48 ordutan.

PostHeaderIcon Euskal Herriko 16 erakundek aurkeztu dituzte proposamenak ikus-entzunezko Gradu Bukaerako Lanak egiteko.

Euskal Herri osotik etorritako 16 erakundek aurkeztu dituzte euren proposamenak egiteko Gradu Bukaerako Lanak (GBL) fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleekin batera. Aurkezpen ekitaldia egin zen pasa den ostiralean, hilak 4, Aretxabaletako campusean. Ikus-entzunezko graduko ikasleen aurrean proposamenak egin aurretik, Euskal Herriko Ipar zein Hegoaldetik etorritako ordezkariek formazio bat jaso zuten Design Thinking metodologiari buruzkoa.

PostHeaderIcon 2016-2017 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko lan-poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

2016-2017 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko, lan-poltsa ireki du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

PostHeaderIcon 'Edertasuna barnealdean dago. Etorri eta ezagutu' lanak jaso du Euspoteko sari nagusia.

Bosgarren edizio honetan, Gipuzkoa barnealdeko turismoa izan da gaia. Arkupe aretoan egin dute hogei lan finalisten proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia, Anjel Alkainek gidatuta. Antolatzaileek nabarmendu dute bosgarren edizio honetan lehiaketa "kontsolidatu" egin dela. Sare sozialetan jarraipen eta parte hartze handia izan duela ere azpimarratu dute ekitaldian.

PostHeaderIcon Aitor Gametxoren 'Bere bizitzetako bat' film laburrak irabazi du Huhezinema 2016ko sail ofiziala.

Aitor Gametxok irabazi du Huhezinema 2016kko sari nagusia. Atzo, martxoak 18, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako proiekzio eta sari banaketa ekitaldian, gainera, banatu ziren, beste batzuen artean, Vertigo saria, Ikasleen saria eta Basque Culinary sariak. MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten sariketa eta aurtengoa 9. edizioa izan da.

Irabazleak 2016

  • Sail ofiziala, Goiena saria: Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo).

PostHeaderIcon MUk eta MONDRAGONek euskaraz idatzitako ikasketa amaierako lanik onenak saritu dituzte bosgarrenez.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eman dira gaur euskaraz aurkeztutako ikasketa bukaerako lan onenei sariak. Edizio honetan bi saritu egon dira, bata, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikaslea eta bestea Enpresagintza Fakultateko ikaslea. Lehenengo sariaren irabazlea Miren Baranguan, Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan unibertsitate masterreko ikaslea izan da, ARIZMENDI IKASTOLArentzako egin duen “Arizmendi ikastolako Gazteluondo guneko ikasle etorri berrien euskararen erabilera ” lanarekin.

PostHeaderIcon Euskararen panoraman erreferente izan nahi du Euspotek.

Bosgarren edizioan, Gipuzkoako barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak sarituko dira, beti ere euskarazko sormena bultzatuz.

PostHeaderIcon Huhezinemako 9. edizioko kartela aurkeztu dute.

Aurtengo edizioaren leloa Zinemaren zirrara izango da, eta egilea IKO 4. mailako Elena Canas ikaslea izan da.

PostHeaderIcon Dena prest martxoaren 9an egingo den Komunikaldia jardunaldiaren 11. edizioarako.

Dena prest dago martxoaren 9an egingo den Komunikaldia jardunaldiaren 11. edizioarako. "Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" izenpean, ikus-entzunezko komunikazio esparruko profesionalek eta ikasle ohiek partekatuko dituzte bizi izandako lan esperientziak.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg