Inicio de sesión

PostHeaderIcon AIC kalitate ziurtagiria lortu du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak.

Ziurtagiri horrekin Espainiako Asociación de la Industria del Cortometraje (AIC) erakundeak aitortu nahi izan du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikaslek antolatzen duten lehiaketak egin duen 10 urteko ibilbide ona. Jaialdiak gaur emango da jakitera aurtengo edizioko iragazleen izenak. Sari banaketa ekitaldia egingo ute, 20:00etan, Aretxabaletako Arkupe aretoan.

PostHeaderIcon Berrikuntza askorekin egingo dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, martxoaren 29tik 31ra

Martxoaren 29, 30 eta 31 egingo dute, Aretxabaletako Arkupe Kultur-Etxean, Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10. edizioa. Ohiko lehiaketa eta proiekzio gain, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten jaialdiak berrikuntza asko izango ditu oraingo edizioan.

PostHeaderIcon Hamargarren Huhezinemaren jaialdi arrakastatsua.

Euskal Herriko 97 film labur jaso dituzte aurtengo Huhezinema, Euskal Film Laburren jaialdian. Hamargarren edizioa da honako hori, eta hautatutako filmak, martxoaren 29tik 31a bitartean proiektatuko dituzte Aretxabaletako Arkupeko zinema aretoan.

PostHeaderIcon Ikasle talde batek egindako "Leihotik" film laburra estreinatuko dute Donostiako Trueba zineman.

Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasle talde batek egindako Leihoak film laburra aukeratu dute Kresala Zineklubean proiektatzeko. Emanaldia egingo dute, martxoaren 20an, 19:30etan, Donostiako Trueba zineman.

PostHeaderIcon Koop Fabrika programa lehen urratsak ematen.

Ekonomia eredu justuago eta jasangarriago bat sustatzeko formazioa programa da. Ekintzaileei, euren jarduna profesionalizatzea nahi duten elkarteei edo enpresa baten barruan proiektu berriak abiatu nahi dituztenei dago zuzenduta, eta aurten lehendabzikoz Gipuzkoako hiru eskualdetan garatuko da.

PostHeaderIcon Euspot lehiaketa aurkeztu dute gaur.

Seigarren euskarazko spot lehiaketa, Euspot, aurkeztu dute gaur, otsailak 8, Donostian, Aniztasunak aberastu egiten gaitu leloarekin. Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Mikel Irizar, Aretxabaletako alkate Unai Elkoro, MUko ordezkari Goio Arana eta Arizmendi ikastolako eta Artemaneko ordezkariak elkartu dira.

PostHeaderIcon Zabalik dago epea izena emateko KoopFabrikan, ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzea helburu dituen programan.

PostHeaderIcon Huhezinemaren hamargarren edizioa atejoka.

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren hamargarren edizioa, 2017ko martxoaren 28tik 31ra bitartean egingo dela Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean.

PostHeaderIcon Ainara Menoyo eta Elena Canas ikasle ohien "Maitia nun zira?" lanak irabazi du Eusko Ikaskuntza-Baionako Herriko Etxearen bideo-dokumental saria.

Ainara Menoyo eta Elena Canas MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle ohiek irabazi dute, Maitia nun zira? dokumentalarekin, Eusko Ikaskuntza-Baionako Herriko Etxearen bideo-dokumental saria. Lan irabazlea da bi ikasle ohi horien iazko ikasturteko Gradu Bukaera Lana (GBL).

PostHeaderIcon Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzuneko Komunikazioko ikasleek irabazi dituzte Kameratoia bideo lehiaketako lau sarietik hiru.

Inoizko arrakasta lortu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek: irabazi dituzte Kameratoia bideo lehiaketaren lau sarietatik hiru! Topagunea Elkarteak antolatzen du Kameratoi lehiaketa Durangoko Azokako Irudienea atalaren barruan. 

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg