Inicio de sesión

PostHeaderIcon Markos Goikolea iruñearrak irabazi du Euspot 2013ko lehiaketa

Atzo, asteartea, Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sariak banatu ziren, eta ekitaldia Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan.  Aurten 22 lan aurkeztu dira guztira, Euskal Herri osoko txoko ezberdinetakoak.  Lehenengo edizioarekin alderatuta 'kalitateak gora egin du eta parte-hartzea nabarmen hazi da', adierazi dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, iaz  9 lan aurkeztu ziren eta aurten 22 lan lehiatu dira sari nagusia eskuratzeko. Kalitateak ere gora egin du, eta 'lan oso dotoreak eta askotariko estilokoak aurkeztu dira'.

PostHeaderIcon “Ekaitza” eta “She´s lost control”, irabazle Huhezinema 2012an

Ostegunean, maiatzak10, amaitu zen Huhezinema, Euskal Film Laburren V. Jaialdia. Hiru sari nagusiak izan ziren: Euskarazko film laburrik onena: "Ekaitza". Film labur onena: "She´s lost control". Ikasleek egindako lanik onena: "Maskarak".

PostHeaderIcon Bideo-jokoak aurtengo HUHEZIko Komunikaldiaren ardatz

Aurtengo Komunikaldia jardunaldietan bideo-jokoak hartuko dituzte gai moduan, hezkuntzarekin duten loturan sakonduz. Cretivity Zentrum-eko Jone Zubiagak,  Delirium Studios-eko Asier Quesadak eta Carlos Gonzalez Tardonek egingo dituzte goizeko berbaldiak.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg