Inicio de sesión

PostHeaderIcon Oñati hobe baterako proiektuak, gazte ekintzaileen ikuspegitik.

MUren eta Oñatiko Udalaren elkarlanetik sortutako Gookin saioa egin dute gaur Oñatin. 20 bat gazte ekintzailek hartu dute parte eta herrian faltan dagoen behar bat atzeman eta horri irtenbidea ematea izan da erronka. Goizean zehar kalean egon ostean, askotariko ideiak aurkeztu dituzte fakultatean arratsaldean zehar.

PostHeaderIcon MONDRAGON UNIBERTSITATEAk batxilergoko eta LHko 50 gazte bilduko ditu Oñatin, enpresa-talentua erakusteko lehiaketan.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Enpresagintza Fakultateak batxilergoko eta Lanbide Heziketako 50 bat ikasle bilduko ditu gaur, ostirala, martxoaren 17an, Oñatiko kanpusean, euren enpresa-talentua erakuts diezaieten ekitaldian parte hartuko duten enpresei. Enpresa-mundua atsegin duten gazteek benetako erronkei aurre egiteko ideiak sortzea lortu nahi du gazteGOTalent lehiaketak. Horretarako, kirolaren, modaren eta kulturaren sektoreetako enpresek benetako erronkak proposatuko dizkiete; besteak beste, Real Sociedad, Loreak Mendian, Orbea, Atlantikaldia edo Buatxabal enpresek.

PostHeaderIcon Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak irakasle eta ikertzaile doktoreen lan poltsa ireki du.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak irakasle eta ikertzaile doktoreen lan poltsa ireki du, 2016-17 ikasturtean zehar suertatu daitezkeen balizko lan beharrak betetzeko.

Behar diren profilak honakoak dira:

- Berrikuntza, estrategia, nazioartekotzea edo marketing gaietan ezagutza duen doktorea izatea.

- Kontabilitatea, finantzak edo ekonomia gaietan ezagutza duen doktorea izatea.

- Ekintzailetza edo barne ekintzailetza gaietan ezagutza duen doktorea izatea.

PostHeaderIcon MU organiza unas jornadas sobre meteorología y oceanografía aplicadas al surf para predecir el comportamiento del mar.

El campus de Bidasoa de Mondragon Unibertsitatea celebrará este viernes y este sábado unas jornadas sobre meteorología y oceanografía aplicadas al surf para aprender a predecir e interpretar el comportamiento del mar y las olas.

PostHeaderIcon TURISMO AKTIBOKO ENPRESAK SORTU ETA KUDEATZEKO MASTERRA

Mondragon Unibertsitateak, bere enpresagintza fakultatetik, “TURISMO AKTIBOKO ENPRESAK SORTU ETA KUDEATZEKO MASTERRA” jarriko du abiapuntuan 2012-2013 ikasturterako. Titulu honen xedea, ekonomia eta enpresa berriak sortzeko gai diren profesionalak sortzea da, ekintzailetasun espiritua hizpide izanik.

PostHeaderIcon Master Universitario en creación y gestión de empresas de Turismo Activo – Mención empresas de surf y deportes de deslizamiento

Mondragon Unibertsitatea da un paso más en la formación de los futuros profesionales de la industria del turismo activo.

PostHeaderIcon Lan orientazioaren gaineko jardunaldia Enpresagintza fakultatean

Enpresa Administrazio ikasketen azken urtean dauden ikasleendako ekintza egingo dute bihar, eguaztena 09:00etatik 16:30era arte. Oñatiko eta Bidasoako kanpusetako 100 bat ikaslek hartuko dute parte.

Lan orientazioaren gaineko jardunaldiaren helburu nagusia, ikasketak bukatuta lan munduan murgiltzeko bideak topatzea da. Gainera, curriculuma nola idatzi edota lan-elkarrizketa bati aurre nola egin azalduko dute.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg