Inicio de sesión

PostHeaderIcon 20 talde sailkatu dira beren proiektua garatzeko Mondragón City Challengen.

Mondragón City Challengeren lehen edizioan 7 herrialdetako 279 ikaslek hartu dute parte (Hego Korea, Estatu Batuak, Txile, Kolonbia, Mexiko, Zimbabue eta Espainia), eta, hautaketa-prozesu zail baten ondoren, epaimahai teknikoak erabaki du hurrengo fasera igarotzen diren 20 talde, beren proiektua zehaztasun handiagoz garatzeko aukera izango dutenak.

PostHeaderIcon EKITEN 2016 sari banaketa.

Lehiaketa urtez urte indartuz doa, eta ikasleengan ekintzailetzaren kultura txertatzea du helburu, baita ikasleei euren enpresak sortu eta negozio berriak abian jar ditzaketela sinestaraztea ere.  Aurtengo edizioan ere hiru kategoria antolatu dira: Enpresa Ideia Berriak (Gaztenpresak babestua), Landa Ingurunea Garatzeko Ideiak eta Proiektuak (Deba Goieneko eta Barreneko Landa Garapeneko agentziek babestua), eta Pertsonen Eguneroko Bizitza errazteko Ideia eta Zerbitzu Berritzaileak (Kimu Berrik babestua).

PostHeaderIcon Emakumeen Ekintzailetasunari buruzko saioa.

MONDRAGON Korporazioko BAC-ek, ISEAk eta Debagoieneko Garapen Agentziak “Emakumeen Ekintzailetasunari” buruzko saio bat antolatu dute Otsailaren 3rako, asteazkena.

Saioa 30 minutuko bi hitzalditan oinarritutakoa da, honako presona hauek eskainitakoak:

PostHeaderIcon Amaia Albes: "Zer egingo nukeen berriz? Nire negozioa muntatu"

Ekintzailea eta diseinatzailea da Amaia Albes arrasatearra. Moda eta diseinua ditu bokazio, eta bere kontura ireki zuen negozioa. Mankomunitateak Arrasaten ekintzaileendako dituen lokaletako baten dauka tailerra.

PostHeaderIcon Ekitermikek egoitza aldatu egin du.

Urte berriarekin batera, Ekitermik kooperatiba arrasatearrak egoitza berria ere estreinatu du.  Efizientzia energetikoaren alorrean diharduen enpresa honek lehen bulegoa Debagoieneko Mankomunitatean –Nafarroa etorbidea- baldin bazeuzkan, 2014az geroztik Garai Berrikuntza Guneko eraikin nagusian du.  Egoitza berria estreinatzeaz gain, eskaintzen dituen zerbitzuen gaineko katalogo berria ere aurkeztu berri du Ekitermikek 2014rako.

PostHeaderIcon Gazteen Euskal Behatokia: Krisiak, Euskadin, gazte-enpresagintza galarazten du.

Enpresagintza gaztea Euskadin 2013 (PDF, 2 MB)ikerketak urte bereko apirilean telefono bidez egindako inkesta bat du oinarri.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg