Inicio de sesión

PostHeaderIcon Turismo gastronomikoa sustatu nahi dute Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoek.

Gatz zaporearekin aurkeztu berri dituzte 2015eko Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak, hain zuzen, Mankomunitateak eta Deba Garaia Mendi Nekazaritzak antolaturik.

590.Jardunaldi.Gastronomikoak.1.15 (id: 4063322)

PostHeaderIcon Salmenta eta kudeaketa komertziala lantzeko doako formazioa

Enpresaren salmentak eta kudeaketa komertzialaren prozesua hobetzen laguntzeko formazio eskaintza egin du Debagoieneko Mankomunitateak. Irailaren 25ean hasi eta abenduan bukatuko dira eskolak, Arrasaten. Bost saio izango dira guztira, bost ordukoak, 08:30etik 13:30era bitartekoak. Doan da.

PostHeaderIcon Mankomuniteak prestakuntza tailerrak antolatu ditu uztailean.

Uztailean zehar ekintzaileei zuzendutako lau tailer izango dira Debagoieneko Mankomunitatean. Hauekin batera, SPRIk “Informatizatu zure negozioa doako tresnekin” hitzaldia antolatu du.

PostHeaderIcon 'Gatza: Leintz Gatzagako herritarren erretratuak' liburua aurkeztuko dute gaur.

128 orrialde, formatu etzan samarra, pasta ia gogorra eta gatzagarren erretratuak koloretan. Ezaugarri horiek ditu Jose Felix Diaz de Tuesta arrasatear argazkilariak landutako liburuak, Leintz Gatzagako bizilagunei ateratako argazkiekin landutakoak, alegia. Bukatuta dago, eta gaur, eguena, aurkeztuko dute Leintz Gatzagako kultura etxean, 19:00etan. Argazki erakusketa ere inauguratuko dute ekitaldian.

PostHeaderIcon Langileen parte-hartzea handitu nahi duten enpresendako jardunaldia antolatu dute.

Debagoieneko Mankomunitateak, MIK ikerketa zentroarekin elkarlanean, enpresendako jardunaldia antolatu du egubakoitzerako, hilak 29. Hain zuzen, enpresan langileen partaidetza handitu nahi duten enpresei dago zuzenduta.

PostHeaderIcon Asistentzia pertsonalaren alorrean enpresa sortzeko kurtsoa

Ikastaro honetan eskainiko dira prestakuntza espezifikoa, bisita teknikoak, informazio jardunaldiak eta tailerrak. Maiatzean izango da, eta izena emateko azken eguna apirilaren 30a. “Ni ekintzaile Debagoienean” deitzen da ekimena.
Ikastaro hau zuzenduta dago, asistentzia pertsonalaren alorrean, negozio ideia berriak definitu eta martxan jartzeko prest dauden pertsonentzat. Ikastaroak hiru modulu izango ditu:

- Prestakuntza espezifikoa asistentzia pertsonalaren alorrean

PostHeaderIcon GOIAZ! 2015 Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren apirilak 15 eta 16an Kulturaten.

Urtero legez, Lanbide Heziketako zentroek eta best erakunde batzuek, informazio-mahaiak jarriko dituzte interesatuei zalantza guztiak argitzeko helburuaz.

PostHeaderIcon GOIAZ! 2015 Lanbide Heziketaren Azoka apirilak 15 eta 16an.

Egitarau interesgarria: hitzaldi eta tailerrak, publiko guztietara zabalik, bisita gidatuak, eta informazio mahaiak prestakuntza eta lan-bilaketarako informazioarekin.

PostHeaderIcon Debagoienak du Euskadiko enpresa berritzaile gehien.

Berrikuntza egiten duten enpresa gehien dituen eskualdea da Debagoiena, EAE osoan, Eustaten datuen arabera. Hain zuzen, 2013an (datu berrienak), 10 langile eta gehiago dituzten enpresen %46,8k egiten dute berrikuntza Debagoienean. Euskadiko batez bestekoa %37,6 da.

PostHeaderIcon 'Ekintzaile trebea, negozioaren bermea' prestakuntza tailerra antolatu dute.

Debagoieneko Mankomunitateak eta Foru Aldundiak ekintzaileendako prestakuntza tailerra antolatu dute. Debagoienean enpresa ekimen bat martxan jarri nahi dutenei eta autonomo eta mikroenpresa sortu berriei zuzendutako tailerra izango da.

Bost arlo landuko dituzte, bost egunetan, eta tailer batean edo gehiagotan parte hartzeko aukera egongo da. Plaza mugatuak dira eta horregatik izena eman beharko da, 943 79 30 90 telefono zenbakian edo rgarcia@debagoiena.net helbidean. Tailerra azaroan izango da, doan.
 

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg