Inicio de sesión

PostHeaderIcon Energia sektoreko aukeren gaineko jardunaldia antolatu du Garapen Agentziak.

Energia jarduerei lotutako aukerei heldu edo horietan sakontzeko interesa duten enpresetako arduradunendako jardunaldia antolatu du Garapen Agentziak. Izen emate epea zabalik dago.

Jardunaldia, Negozio aukerak energia sektorean deitutakoa, maiatzaren 26an izango da, Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzan.

Egitaraua honako hau da:

PostHeaderIcon Hazilan proiektua aurkezteko bi jardunaldi egingo ditu Mankomunitateko Garapen Agentziak.

Hazilan proiektuak eskualdeko 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu. Hori horrela, jardunaldietako bat adin tarte horretako gazte langabeei zuzenduta egongo da; bestea, enpresei.

Gazteendako aurkezpen jardunaldia apirilaren 7an, eguena, izango da, 10:00-11:00, Mankomunikateak Arrasaten duen egoitzan –Nafarroa Etorbidea 17, 2. solairua (Udalaitz aretoa)–.

PostHeaderIcon Gaur ireki dute Debagoieneko Lanbide Heziketaren Goiaz! Azoka.

Debagoieneko Lanbide Heziketaren Goiaz! azokak gaur ireki ditu ateak. Kulturateko klaustroan eskualdeko zazpi ikastetxetako Lanbide Heziketako zentroak eta beste zenbait erakunderen eskaintzak bertatik bertara ezagutzeko aukera dago bihar arte. Aurtengoa zazpigarren edizioa da.

PostHeaderIcon GOIAZ! 2016 Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka, martxoaren 15ean eta 16an.

Debagoieneko Mankomunitateak hitzaldi eta tailer sorta polita antolatu du, publiko guztiendako, Arrasateko Kulturateko klaustroan.

GOIAZ! 2015eko edizioa. 

Egitaraua:

Martxoak 15, asteartea:

09:00etan irekiera ekitaldia.

PostHeaderIcon Debagoiena, enpresa berritzaile gehien dituen eskualdea.

Hamar langile edo gehiago dituzten enpresa berritzaileen ehunekoan, Debagoiena da nagusi Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeen artean, eta Donostia hiriburuen artean. Izan ere, irizpide horri jarraituta Gipuzkoa da Euskadiko lurralderik berritzaileena. Eustaken zabaldu duen ‘Berrikuntzaren inkesta. Eskualdeak 2014’-ren arabera, hamar langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa % 37,1ekoa izan zen 2014an Euskal AEn, %40tik gorakoa Gipuzkoan.

PostHeaderIcon "Adimen lehiakorrera hurbilpena" jardunaldia antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak.

Otsailaren 18an izango da htzordua, goizeko 9etatik 13:30etara. Sentsibilizazio jardunaldi honetan izena emateko enpresa@debagoiena.eus posta bidez edo 943793090 telefonoan egin daiteke.

 595barru (id: 2834871)

 

Testua:Maitane Muñoz-Argazkia: MB Arxtiboa-2016/02/03

PostHeaderIcon Abian dago NiNeu 2016 Bideo Curriculum lehiaketa.

Aurten hirugarrenez ospatuko da GOIAZ! foroak antolatutako Bideo Curriculum Lehiaketa. Lanak aurkezteko azken eguna, otsailaren 22a izango da.

5995barru (id: 9159053)

 

Maitane Muñoz-2016/01/25

PostHeaderIcon Jantziak kalean eskegiz, kontzientziadun moda ikastaroak iragarri dira.

Gaur goizean oinezko ugariri atentzioa deitu die kaleetan eskegitako arropak. Era honetan Arrasateko Emausek arropa eta beste materialak berrerabiltzeko ikastaro bi iragarri ditu. Adi, lehen ikastaroa bihar izango da (zapatua).

PostHeaderIcon Alemaniako merkatuak ematen dituen aukerak azalduko dituzte bailarako hiru enpresak.

Alemaniak Debagoieneko enpresendako eskaintzen dituen aukerak aurkezteko helburuarekin jardunaldia antolatu du Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak. Merkatu horretan interesa duen edozein enpresak jakin beharreko gakoak eman nahi dituzte eta, horretarako, Alemanian esperientzia duten hiru enpresak parte hartuko dute, Debagoienekoak hirurak.

PostHeaderIcon Ekintzaileentzat Prestakuntza Tailerrak antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak.

Azaroa eta abendua bitartean, ekintzaileei zuzendutako doako tailerrak antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak. Negozio plana, sormena edota kudeaketa ekonomikoa landuko dira bertan.

300 (id: 6491912)

 

Mondraberri- 2015/10/27

 

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg