Inicio de sesión

PostHeaderIcon Goiaz! 2017 aukeraz beterik dator!

Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren aurtengo edizioan bertako ikastetxeak ezagutzeko aukera izateaz gain, esperientzia desberdinak ezagutzeko aukera izango da.

PostHeaderIcon Ekintzaile berriendako lokalak jarriko dituzte Aralar kalean.

Debagoieneko Mankomunitatearekin adostu du Udalak sei lokal egokitzea ekintzaile berrien enpresak kokatzeko. Hiru urtetan erabili ahal izango dituzte horiek eta Arrasaten dauden hamaseiekin osatu egingo dute Garapen Agentziaren eskaintza.

Udalak Aralar kalean dituen lokalak –tanatorioa egitekoak ziren lokalak– enpresa ekimenetara bideratuko dituzte. Hala adostu du Debagoieneko Mankomunitatearekin eta ekintzaile berriek enpresak kokatu ahal izango dituzte han.

PostHeaderIcon Ekintzaile berriendako lokalak jarriko dituzte Aralar kalean.

Debagoieneko Mankomunitatearekin adostu du Udalak sei lokal egokitzea ekintzaile berrien enpresak kokatzeko. Hiru urtetan erabili ahal izango dituzte horiek eta Arrasaten dauden hamaseiekin osatu egingo dute Garapen Agentziaren eskaintza.

PostHeaderIcon Hazilan proiektua: Gazte kualifikatuak enpresan.

HAZILAN proiektuak eskualdeko 20-35 urte bitarteko gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu; enpresei gazte kualifikatu horien potentzialtasuna ezagutzeko eta proiektu berriak garatzeko aukera paregabea eskaintzen dien bitartean. Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez.

PostHeaderIcon Debagoiena da EAEko eskualderik industrialena, langile proportzioaren arabera.

Debagoienak du langileen proportzio handiena industrian lanean, Euskadiko eskualde guztien artean. Horrela islatzen du Eustat erakundeak egindako Biztanleria Aktiboaren Udal Estatistikak. Izan ere, Debagoieneko biztanle aktiboen %41,6 dabiltza industrian lanean; bigarren proportzio handiena duen eskualdearen (Goierri) alde handiarekin (%4,6ko aldea).

PostHeaderIcon Merkatari, tokiko merkataritzaren balioa indartzeko aplikazioa.

Merkatari proiektuak sakelako telefonora darama auzoko saltokietan erostearen balio erantsia, hau da, Interneteko marketplaceetan edo azalera handietan ezin aurkitu daitekeena. Ideablek garatu du aplikazioa Goienarekin eta ISEA Berrikuntza Zentroarekin batera, auzoko merkataritza bultzatzeko.

PostHeaderIcon GAZELA ENPRESEN LEHIAKETA ABIAN DA.

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, Kimuberri foroaren ekimenez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Gazela Enpresen lehiaketa antolatu du. Bigarren edizio honetan Mondragon Unibertsitateko ikasleez gain, beste edonork ere partehartu ahal izango du.

Lehiaketaren helburua da gazela bezala izendatutako enpresen  jarduerak aztertzea, eta berauen negozio ereduak Debagoienera, edota bertako enpresetara egokitzea. Bukatzeko taldeek beraien proposamenak ekitaldi batean aurkeztu beharko dituzte.

PostHeaderIcon 'Merkatari' mugikorrerako aplikazioarekin, bezeroak hurbil.

Debagoieneko komertzio txikiei bultzada teknologiko bat eman eta, horren bitartez, bezeroa denda fisikora gerturatzea da mugikorrerako aplikazioaren helburu nagusia; azaroko lehen astean martxan jartzea espero dute proiektuaren sortzaileek.

PostHeaderIcon Mekanizatu eta galdaragintza enpresendako jardunaldia antolatu du Garapen Agentziak.

Debagoieneko mekanizatu eta galdaragintza enpresei zuzenduta, eskualdeko negozio aukeren inguruko jardunaldia antolatu du Garapen Agentziak maiatzaren 31rako.

PostHeaderIcon Energia sektoreko aukeren gaineko jardunaldia antolatu du Garapen Agentziak.

Energia jarduerei lotutako aukerei heldu edo horietan sakontzeko interesa duten enpresetako arduradunendako jardunaldia antolatu du Garapen Agentziak. Izen emate epea zabalik dago.

Jardunaldia, Negozio aukerak energia sektorean deitutakoa, maiatzaren 26an izango da, Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzan.

Egitaraua honako hau da:

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg